Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Bideoak »  Atal honi buruz

 BIDEOAK

  • Atal honi buruz

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  •  ORRI HAU...

     

    Azpeitiko bideoak

    Zer da bideoak atal hau?

    Bideoen atala, herriko ekimen, ekitaldi eta gertaera ezberdinetako bideoak jaso eta erakusteko lekua da. Informazioa modu osatuago batean emateko modua, azken batean.

    Zer motatako bideoak ikusi daitezke?

    Saiatuko gara ahalik eta bideo gehien sartzen. Uztarria berak grabatutakoak, Kaito Telebistak grabatutakoak, herritarrek bidalitakoak, Interneten bilatutakoak, beste telebista kateetan grabatutakoak... Azpeitiarekin zerikusia duten ahalik eta bideo gehien.

    Erakutsi al dezaket nik grabatutako bideo bat?

    Bai. Azpeitiarrekin edo Azpeitiarekin zerikusia duten bideo interesgarriren bat izanez gero, jarri Uztarriarekin harremanetan eta atal honetan publikatuko dugu. Guk egingo dugu tratamentu guztia.

    Harremanetan jartzeko, bete formulario txiki hau. Bideoa zuzenean bidali nahi baduzu, bidali e-posta bat, bideoarekin, orriaren oinean azaltzen den e-posta helbidera. E-postaz bidaltzeko bideo astunegia bada, pasatu gure lokaletik.

    Nola ikusi daitezke bideoak?

    Bideoak ikusteko baldintza bakarra bete behar da: Macromedia Flash instalatuta eduki.

    Bideoa moztu egiten da, saltoka bezala ikusten dut!

    Hori, zure Interneteko konexioa makala (edo ez behar bezin azkarra) delako da. Kasu honetan, eman bideoa hasteko botoiari eta utzi denbora bat bideoa jaitsi arte. Gero hasierara itzuli bideoa eta eman berriro botoiari: dena jarraian ikusiko duzu.

    Jaitsi al dezaket bideoa nere ordenagailura?

    Bai. Horretarako, jarraitu urrats hauek:

    1. Bideoaren eskubian-behean dagoen "Google Video" botoian klik egin eta gero datorren "Go to Google video" botoia sakatu.
    2. Google-ren orri batera iritsiko zara. Orri horretan, eskubi aldean, "Download" botoia ikusiko duzu. Han klik egin eta jaitsi bideoa, zeure ordenagailura.

    Google video? Zer da hori?

    Uztarria.com-eko zerbitzariarentzat astunegiak dira bideoak. Horregatik, Google-ren doako zerbitzu hau -Google Video- erabiltzen dugu bideoak erakusteko.

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak