Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Bideoak

 BIDEOAK

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  •  ORRI HAU...

     

    Bideoak

    Gaia: Kultura

    ««Itzuli portada osora

    Ezinean-en 'Emakume' kantaren bideoklipa

    Kultura | Nauzkauezproduktion |  2008/06/11  11:09

    Ezinean Azpeitiko musika taldeak disko berria kaleratu du orain gutxi. Doinu berriekin batera, bideoklipa ere grabatu dute eta youtuben jarri dute ikusgai. Disko berriko ‘emakume’ abestiaren bideoklipa da eta Urrestillako lokaletan grabatu zuten.

    Ikusi bideoa  |  Erantzun

     

    Aldizkariaren aurrerapena: Fernando Morillori elkarrizketa

    Kultura | Uztarria |  2008/06/3  13:59

    Uztarria herri aldizkariaren ekaineko aldizkariaren aurrerapena: Fernando Morillori eginiko elkarrizketa.

    Ikusi bideoa  |  Erantzun

     

    Oskorri Banda Banden emanaldirako entsegua

    Kultura | Uztarria |  2008/05/29  11:58

    Larunbatean, maiatzak 31, Oskorri Banda Banden emanaldia izango da Izarraitz Pilotalekuan. Oskorrik Azpeitiko Udal Musika Bandarekin eta Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleekin eskainiko du kontzertua. 19:30ean hasiko da emanaldia larunbatean. Kontzertua prestatzeko entsegua atzo, asteartea, egin zuten Izarraitzen bertan. Bideo honetan Umepurri kanta entseatzen ageri dira.

    Ikusi bideoa  |  Erantzun

     

    Xabi Strubellen 'Uneguneak'

    Kultura | uztarria.com |  2008/05/19  16:52

    Xabi Strubell musikariak poesia eta musika emanaldia eskaini zuen joan den ostiral iluntzean Orkatz tabernan. Strubell 'Dut, Anari eta Zura taldeetan ibilia da baina, Orkatzen eskainitako emanaldian bakarka aritu zen, bideo-jartzaile batek bere irudiekin lagunduta. Bideo honetan emanaldi horretako pasarte bat dago jasota.

    Ikusi bideoa  |  Erantzun

     

    Aldizkariaren aurrerapena: Xabier Madina kantari ohia

    Kultura | Uztarria |  2008/05/5  12:43

    Uztarria herri aldizkariaren maiatzeko zenbakiaren aurrerapena: Xabier Madina, kantari ohia. Hamahiru urtean beste batzuen lanak arrakastaz abesten ibili zen kantari azpeitiarra. Bada mende laurdena utzi zuela. Uztarriari eskainitako elkarrizketako pasarte batzuk bideo honetan jasota daude.

    Ikusi bideoa  |  Erantzun

     

    Jose Luis Franzesenari omenaldia

    Kultura | Uztarria eta 'Urola Kostako Hitza' |  2008/04/9  12:02

    Jose Luis Franzesena musikari eta konpositorea omendu zuten larunbat arratsaldean, Izarraitz pilotalekuan. Bideo honek omenaldiko zenbait zati jasota ditu.

    Ikusi bideoa  |  Erantzun

     

    Sanjosetako Trikiti Jaialdia

    Kultura | Uztarria |  2008/03/17  13:17

    Trikitixa indartzeko eta hedatzeko asmoarekin, igandean, hilak 16, ospatu zuten Sanjosetako Trikiti Jaialdia Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Aurten Aristerrazu trikiti plaza (Aia) omendu dute jaialdian eta bideo honetako kanta ere plaza hari eskainitakoa da. Eneko Etxabe da trikitilaria eta Oihane Irastorza, berriz, panderoa. Izarraizko jaialdian jotako pieza da bideokoa.

    Ikusi bideoa  |  Erantzun

     

    Aldizkariaren aurrerapena: liburutegiko altxorra herritarren eskura

    Kultura | Uztarria |  2007/12/4  12:23

    Uztarria herri aldizkariaren abenduko zenbakiaren aurrerapena da bideo hau: Jose Mari Etxeberria eta Olatz Berasategiri egindako elkarrizketa. Loiolako josulagunen komunitateko arduraduna da Etxeberria eta Berasategi, berriz, Loiolako Liburutegiko eta Artxiboko zuzendari nagusia. Loiolako liburutegiaz eta artxiboaz mintzatu dira biak bideo honetan.

    Ikusi bideoa  |  Erantzun

     

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak