|
FESTAK | Urola Kostako Hitza eta uztarria.com |
2008/06/25
13:10
Urrestillan bete-betean dabiltza sanjoanak ospatzen. Astelehenean izan zen San Juan bezpera eta urrestildarrek, usadioari hutsik egin gabe, zuhaitza sartu zuten plazan. Ostegunera bitartean hantxe edukiko dute, jaiak bukatu arte. Bideoa honetan zuhaitza jasotzeko momentu bat ageri da.
Ikusi bideoa |
Erantzun
|
|
FESTAK | Uztarria |
2008/01/29
11:48
Joan den asteburuan, karnabal giroan sartzen joateko, hainbat ekitaldi izan zen Azpeitiko kaleetan zehar. Karnabalen iragarle diren kaldereroek ohiko kalejira egin zuten zartagin eta kutxarak eskuan hartuta. Desfilearen aurretik, berriz, Sun magoaren emanaldia izan de Zapo Txokon kalderero gazteekin batera. Bestalde, Udal Musika Bandak, Julian Barrenetxea abesbatzarekin eta Juan Antxieta Musika Eskolako kideekin batera, karnabaletako doinuen kontzertua eskaini zuen plazako arkupetan. Bideo honetan, asteburuko ekitaldi horiek daude jasota.
Ikusi bideoa |
Erantzun
|