Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 8,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Bideoak »  Xabi Borda eta Gu ta gutarrak

 BIDEOAK

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  •  ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Xabi Borda eta Gu ta gutarrak

    bertsolaritza kantua gaztetxea gutagutarrak xabi-borda | uztarria.com |  2007/03/12  12:02

    Azpeitiko gaztetxean egindako saioan, Xabi Borda izan zen Gu ta gutarrak taldekoak "gutartua". Bordak poesiak errezitatu eta Iturriaga eta Elortzak bertsotan erantzun. Orduko bideoa duzue hau, www.gutagutarrak.eu/ blogetik hartua.

    HITZIK GABE HOBE
    Xabi Borda

    orain
    zutaz baino ezin dezaket idatzi
    gauari gerritik heldu
    eta dantza egin genuela
    irriak pospoloak zirela
    eta lastozko erraiak piztu genizkiola elkarri
    horrelakoak bakarrik idatzi ditzaket
    adibidez honela konta nezake
    plazerrari hondartza bat topatu genion
    gorputzak gorputzen kontra urratzen diren izkina horretan
    nire olatuak zure klitoriaren gainera erortzen ziren
    hareak ere dar-dar egiten zuen
    hareak ere hasperen
    eta egia da
    desioak badu hondartza bat
    - ni han izan nintzen -
    desioak baditu gazteluak ur-ertzean
    baditu txalupak kulunkan badu apar zuria
    desioak badu gau bat ozeano bat bezalakoa
    edo honela konta nezake bestela
    plazerra itzalez bildu genuen
    etzan ginen oheak izara berdeak zituen
    zure arnas itoak kilkerrak isildu zituen
    pinuetatik zintzilik zegoen gaua zuloz betetzen hasi zen
    nik zure zuloa betetzen nuen
    eta egia da
    desioak badu oihan bat
    - ni han etzan nintzen -
    desioak baditu intsektuak hegaka
    baditu sastrakak eta arantzak badu belar usaina
    desioak badu goiz bat zuhaizpean lo

    edo antzeko tontakeriak konta nitzake milaka
    baina lagunok
    sexuak ez daki lirikaz
    ez du metaforen eta irudi ederren beharrik
    ez du errimaren beharrik
    aski du izerdiarekin
    aski azalarekin odolarekin
    beraz lagunok
    utzi dezagun poesia
    utzi dezagun bertsolaritza larrua jo ezin dugunerako

     

     

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak