Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 19,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Bideoak »  Txapeldun berria Azpeitian

 BIDEOAK

 ARTXIBOA

 HARPIDETU

  • Jarioa: XML
  •  ORRI HAU...

     

    «« Itzuli blogera

    Txapeldun berria Azpeitian

    bertsolaritza paia erniarraitz txapel | uztarria |  2006/12/19  09:35

    Ostiral honetan (hilak 22), Txapelen omenezko bertso saioa izango da, 23:00etan Betharrandarretan. Han izango da, besteak beste, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi berri du Xabier Paia. Bideo honetan txapeldun berriaren azken agurra.

     

     

    1.  uztarria - 2006-12-22 | 12:20
    'Noticias de Gipuzkoa' egunkarian, atzo (hilak 21) Xabier Euzkitzek Xabier Paiaren inguruan honak iritzia idatzi zuen:


    Ernest Alkat bertsolariari frantsesez bertso bat bota zezan eskatu zioten behin, lagunarte hartan denek euskaraz ez zekitela eta. Inolako eragozpenik jarri gabe kantatu omen zien. Esku zartak jo eta eskerrak eman omen zizkioten entzuleek, baina sekulako purrustada egin bide zion egun hartako bertso lagunak, Xalbador handiak. Harrez gero ez omen du frantsesez bertsorik kantatu. Geu ere gaztelaniaz ari izanak gara. Behin, bertsolari gazte koadrilatxo baten afariaren ondoren, erdi zepelduta, denok ari izan ginen. Goi mailako bertsolariak ere somatu izan ditut erderaz bertsotan, Sebastian Lizasok Migel Induraini kantatu zion, esate baterako.

    Lehengo igandean, Xabier Paya Bizkaiko bertsolari txapeldun berriak, txapela jantzi ondorengo bertsoaren azken erdia erderaz bota zuen. Guztiz natural eta egokia begitandu zitzaidan, ama erdalduna izaki. Egokia ez ezik, hunkigarria ere izan zen, bete-betea, bikaina. Baina ez zen hori izan saioa zipriztindu zuen ateraldi natural bakarra. Txapeldun bera zela esan zutenean, aulkitik altxa eta lasterka abiatu zen oholtzan barna, hala kanporatu zuen barneko poz leherketa. Neu ere berekin batera poztu nintzen, ez irabazi zuelako, irabazlearen poza naturalki agertu duen bertsolari bakarrenetarikoa izan delako baizik. Futbolariek adiskidantzazko partidetan ere elkar besarkatuz ospatzen dituzte golak. Bertsolariok, aldiz, lorpenik handienen pozari ere barnean eutsi izan diogu, hori azaleratzea harrokeria edo umekeria edo auskalo zer zelakoan. Inozo motz alaenak! 93. urteko finalean neure buruari hitz emana nion, txapeldun gertatuz gero, pozari nahi zuen bezala lehertzen utziko niola. Lehengoan beste Xabier batek egin zuen eta, nire estiloan egin ez arren, nire zati bat beregan islaturik ikusi nuen. Bejondaiala, tokaio!

     

     

    Erantzuteko izena eman behar duzu



    »» Pasahitza ahaztu zait
    »» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

    uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
    Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
    Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
    Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
    Sareko Argia 2005 - Estatistikak

    Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
    Parte hartzeko arauak