Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Txostenak eta idatziak »  Etxebizitzak »  Kale Gorrian Taldearen komunikatua

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Kale Gorrian Taldearen komunikatua

Kale Gorrian

Kale Gorrianekook Maiatza honetarako kanpaina bat hasi berria dugu. Beronek honako ekintzetaz gain funtsezko arrazoi bat du. Udaletxeari eskaera bat luzatzea da gure asmoa eta hori herriratzea guzti honen xedea.

Badakigu gaiak azkenaldi honetan oihartzuna izan duela. Hala ere, hori bere horretan soilik gelditu ez dadin, geure herritik hasita, alor honi bultzakada bat eman nahi diogu. Gaiaren berezko larritasunaz gain beste arrazoi batzuk ere baditugu guzti hau momentu honetan kokatu nahi izateko. Alde batetik, proiektu batzun berri izana eta bestalde orainarte alor honetako hutsune nabaria.

Orohar baztertuta egon izan den alorra da. Are kezkagarriago bilakatzen da bazterketa udalaren kasuan. Eskubide bat den heinean, bere erantzunkizuna nabaria da. Hori horrela izan arren, orainartekoan ez du lehentasunik izan. Honen adibide, gairi buruzko azterketa falta, lur eskasia, eskuraezinezko prezioak...

Arazoa ez du merkatuak bere kasa zuzendu, alderantziz, egoerak okerrera egin du eta egingo duelakoan gaude aurrerantzean. Zentzu honetan, entzun berria dugu etxebizitzen prezioek % 15eko igoera jasango duela epe motzean.

Beraz, garbi dago irtenbentzio publikoaren beharra. Beste edozein eskubide betearaztean ematen dena (edo behintzat eman behar litzatekeena). Etxebizitzaren arazoa, norbanakoaren irteeraren aurrean denon kezka eta arazo bihurtu behar dugu. Honek arazoari irtenbide ezberdinak bilatzen lagunduko baitigu.

Kale Gorrianek Azpeitiko Udalari egiten dizkion ESKAKIZUNAK

1P:Etxebizitzaren inguruan Azterketa sakon bat egitea

  1. Azpeitiko Etxebizitza arazoaren azterketa sakon bat egitea.
  2. Azterketa hau, Udaletxeko teknikoek egin beharko lukete.
  3. Etxe kopurua, egoera, prezioak, kostuak, Merkatua, eskeintzak, ... aztertu beharko lirateke

2P: Azpeitiko etxebizitza eskaria aztertzea

  1. Azpeitiko herritarren eta batipat gazteen etxebizitza eskaria aztertzea.
  2. Gazteen beharrak aztertzea.
  3. Gazteen nahiak aztertzea
  4. Bakoitzaren egoeraren arabera gazteon aukerak aztertzea.
  5. Azterketa hau, Azterketa soziologikoak egiten dituen enpresa baten bitartez edo Bi edo hiru hilabeteetan azpeitian bulego bat jarriaz egin daiteke.

3P: Etxebizitzaren arazoari jarraipena egin eta irtenbideak bilatzeko Gune baten sorrera.

  1. Azpeitiko etxebizitza arazoari irtenbidea emateko gune baten premia.
  2. Gunearen osaketa udal taldeez gain arazoari loturiko giza taldeak egon beharko dute. Giza taldeak arazoa bera ezagutzeaz gain bereaien baitan bizi duten arazoa izanik arazoaren konponketa laguntza emango dute.
  3. Gaiaren larritasuna kontuan izanik, gune horrek bi astean behin gutxienez bildu beharko luke.
  4. Gune horren eginbeharrak honako hauek lirateke:
    -Etxebizitza azterketari jarraipena egitea.
    -Eskariaren azterketari jarraipena egitea.
    -Arazoari irtenbide posibleak aztertzea.
  5. Kale Gorrianek proposatzen duen gunearen egutegia:
    -Etxebizitza azterketari jarraipena egitea, Ekaina bukaerarako amaitua.
    -Eskariaren azterketari jarraipena egitea egitea, Ekaina bukaerarako amaitua.
    -Arazoari intenbide posibleak aztertzea

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak