Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Txostenak eta idatziak »  Etxebizitzak »  Etxebizitzen inguruko diagnostikoa »  Alderdi politikoen jarrera

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Alderdi politikoen jarrera

EAJ - EA

Alderdi politiko hauen jarrera gai honen inguruan zeharo inmobilista da. Hobeki esanda, interes pertsonalak medio, heurak dira neurri handi batean arazoaren sustatzaile eta arduradun nagusienetariko batzu. Arazoari irtebideak emateko orduan duten jarrera arduragabea eta oztopatzailea izateaz gain, gutxi batzuen aberastasuna bilatzen duten proiektuei ateak zabaldu eta bidea erraztuz dabiltza behin eta berriro. Horren adibide garbi bat dugu lurren kalifikazio aldaketa noiz eta nola egiten denari erreparatzen badiogu. Askotan ematen den prozedura izan da, promotorak lur ruralak erosi, bertan eraikitzeko intentzioarekin, eta ondoren, lur hauek, aitaren batean, urbanizagarri bihurtzen dira.

BATASUNA

EAJ-EA kritikatzeaz gain, Batasunak gaiaren inguruan duen jarrerari autokritika bat egin beharrean aurkitzen gara. Egia esan, gaiaren inguruan lanik egin bada ere, oso motz gelditu da. Urola kostako etxe hutsen kanpaina egin zen, Etxe-beltz/Izarra proiektua gelditzea lortu da, eta barruan ere egin da lanik, baina azken hauetaz, herrira begira behintzat, ezer gutxi kaleratu da. Herrian, Batasunak, gaiaren inguruan gehiago busti beharko lukeenaren premia nabari da. Adibidez, Kale Gorrian-ek BOE-n inguruko kartel faltsu bat zela eta, udalarekin izan zituen ikamiketan Batasunaren aldetik izan duen babes falta somatu da.

Orain arte gairen inguruan askorik egin ez bada ere azkenaldian batasunak hartu duen martxari heldu eta gehiagoren bila joan beharko lukeenaren premia nabari da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak