Gaiaren inguruan lanean diharduten taldeak
KALE GORRIAN
Etxebizitzaren gaiarekin kezkaturik orain dela lau bat urte ezagutzera eman zen gazte kolektiboa da Kale Gorrian. Heuren lan esparrua Azpeitiko gazteria da batipat.
Gazteek etxebizitza bat lortzeko orduan dituzten zailtasunen jabe izateaz gain, heuren asmoak errealitate hori agertaraztea baino haruntzago doaz. Gaia sakonean aztertu eta ondoren, herriko beste sektoreak ere kontuan izanik, herrian egoera hori aldatzeko beharrezkoak diren proposamen eta ahaleginetan dabiltza.
Kale Gorrian-ek, sortu zenetik gaurdaino egin duen bideak heman du bai zeresanik herrian, baita zer pentsaturik ere. Horra-hor azken hilabeteetan martxan duen Babes Ofizialeko Etxebizitzen Inguruko Firma Bilketa kanpaina sortzen ari den liskar eta ezinegona herritarren artean.
Baina momentu honetan BOE-n iguruko firma bilketa kanpainan murgildurik badago ere, Alde Zaharraren Biziberritze Plan baten inguruan elkarlanean dirau Alde Zaharreko Merkatari eta Zaharra Berri auzo elkartearekin.
ZAHARRA BERRI (auzo elkartea)
Zaharra Berri izenpean sortu berri den auzo elkartea, Azpeitiko Alde zaharreko bizilagunekin osaturik dago. Talde honek hiru helburu nagusi ditu: hirigintza, gizarte arloa eta kultura; guztiak, alde zaharra biziberritzeko eta animatzeko zutabe garrantzitsuak baitira.
Hirigintzako batzordea osatua daukate. Kale Gorrian eta Alde Zaharreko Merkatariekin batera puntu batzuk adostu eta norabide berdinean bultzatzeko ideia dute.
Gizarte arloan pertsona helduen eta gazte aisialdirako aukerak aztertzen ari dira. Gero, adineko jendeari lotutako zenbai kezka ere azaldu dira elkartean.
Kultura arloan berriz, Alde Zaharra biziberritzea, animatzea da helburua, ekintza desberdinak antolatuz. Erakusketak, hitzaldiak, zinema irekia...
Kulturari jarraiki, Kultur etxe baten aldarrikapena egiten du Zaharra Berri elkarteak, Basazabal etxea, alde zaharrean aurkitzen baita. Arlo honetan, Uztarria Kultur Koordinadorarekin lanean hasiak dira dagoeneko.
ALDE ZAHARREKO MERKATARIAK
Merkatariak aldiz, normala den bezala, merkataritzak kezatzen ditu. Alde batetik, nahikoa lan dutelako komertzio handien aurrean bizirauten eta hau gutxi balitz, Alde zaharrak bizirik ez badu, ez da jenderik ibiliko, beraz, akabo merkatari txikiak.
Beraz, heuren helburuen artean kokatzen da Alde zaharrari bizitza eman eta bertako etxe hutsak betetzea.
HIRU TALDEAK ELKARLANEAN
Azpeitiko Alde Zaharra aurkitzen den egoera kaxkarraren inguruan diagnostiko berbera egiten dute hiru taldeek.
Udaletxean bada Alde Zaharra hornitzeko urbanizazio plan bat, baina hiru taldeen iritziz, plan hau hankamotz gelditzen da, alde zaharrak duen egoera ikusirik. Plan hau etxebizitzen inguruko horniduretan (ura, gasa...) zentratzen den proiektu batean zuztatzen da, etxebizitzak bizigarri egiteko hinongo azalpen eta asmorik agertu gabe. Baina ze zentzu dauka Alde zaharreko urbanizazio plana egiteak, etxebizitzen berritze planik ez bada? Zertarako hornitu, bertan bizitzerik ez badago gero?
Guzti honen aurrean, Kale Gorrian-ek, Alde Zaharreko beste bi taldeekin elkarlanean burutzeko proposamen bat luzatua dauka. Martxan jartzeko, Udalaren biziberritze planaren inguruan informazioa lortu nahian dabiltza eta horretarako lehen pausoak ematen hasiak dira.
Ukaezina da hiru taldeen arteko elkarlan hau txalotzekoa eta oso aberasgarria izan litekeela, bai gazte, heldu, edota etxe baten beharrean aurkitzen den jende hororentzat.
|