Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Txostenak eta idatziak »  Etxebizitzak »  Etxebizitzen inguruko diagnostikoa »  Ondorioak

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Ondorioak

Etxebizitza duin bat izateko eskubidea guztion eskubidea da, horrela jartzen du nazioarteko giza eskubideen kartan. Lana, osasun zerbitzua, eta hezkuntza bezala etxebizitza herritar guzion eskubidea da.

-Ateratako ondorio argienetariko bat, gazteriak etxe batetan sartzeko orduan duten zailtasuna da.

-Azpeitian egiten ari diren etxeak ez dira etxe bat behar duen jendearentzako egiten ari. Beste hainbat behar betetzea helburu duten etxeak dira azkengo eraikinak. Erosotasun gehiago, inbertsirako tresna, dirua zuritzeko, etab.

-Etxe hutsen kopurua izugarria da Azpeitian, hau da %26-a. Hutsik dauden etxe hauen ez egoteak, urbanizazio eta alferrikako mantenimendu gastuen aurreztea suposatuko lioke udalari, okupaturik dauden etxeetaz bakarrik arduratu behar baiko luke.

-Etxe hutsak egotea bera arazoa bada ere, honen ondorioz hainbat kale eta auzoen utzikeria edota kaxkartzea ekarri du.

-Gizarteko desberdintasun sozialak nabarmentzeko tresna bihurtu da.

-Merkatu libreak ez ditu etxebizitzen prezioak jeitsi. Askotan erabiltzen den formula da. Azken urte hauetan Azpeitian eginiko etxe kopuru handiak eta ia guziak promozio gutxikoak izanik, ez dute etxebizitzen prezioen merketzea ekarri. Ondorioz, udalak, instituzio publiko bezala, esku hartu beharko lukeenaren premia nabari da.

-Orainarte egiten ari diren etxeak neurri eta behar zehatz batzuek asetzeko eginak dira. Etxe baten beharra duten pertsonen beharrak betetzen ahal dituzte horiek? Eta non gelditzen dira gazteen beharrak? Eta jende helduarenak? Ezin gintezke ahaztu hauetaz, ezta pentsio baxuko edo bananduta aurkitzen diren emakumeetaz ere. Etxe bat erosteko asmotan dabilen jende hororen beharrak, nahiak eta aukerak ezagutzeko azterketa baten premia nabaria da.

-Alokairuei dagokienean, 45-etik 70 mila pezeta inguruan egonik, gero eta gehiagok jotzen dute berria erostera, mailegua itzultzeko hilerokoak berdintsu irteten baitu.

-Etxebizitzaren gaiak, etxebizitzak lortzeko dauden arazoez gain, beste arazo batzuetan ere eragin zuzena du. Besteak beste:

A-Lur eskazian.
B-Planifikazio ezean.
C-Gazteek sufritzen dituzten lan baldintza onartezin eta prekarietatean.
D-Etxebizitzaren zuloan sartzen den pertsona hororen bizibaldintzetan.

-Etxebizitza bat erosteko zailtasunak gurasoekiko menpekotasuna haunditzen du. Ondorioz, gazteengan, independizatze adina gero eta handiagoa da.

-Etxebizitzaren arazoaren erantzule zuzenak promotorak eta udala ditugu, baina herriaren pasibitateak eta egoera besterik gabe onartzeak ere badu erantzunkizunik arazo honen aurrean.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak