Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Txostenak eta idatziak »  Etxebizitzak »  Etxebizitzen inguruko diagnostikoa »  Datuak

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Datuak

ETXE HUTSAK

Azpeitian izugarrizko etxe pila, hots, etxe ugari dago hutsik. Datu zehatzetan oinarrituz esan genezake, 5781 etxebizitzetatik 1478 etxebizitza (%26) hutsik daudela; hau da, Sanjuandegi guzia hutsik egongo balitz bezala.

Etxebizitza hutsen ehuneko porzentairik altuena Alde zaharreko kaleetan aurkitzen da, besteak beste, Erdi kalean %49 dago hutsik, Eliz kalean %47, etab. Etxebizitza okupatuen ehuneko porzentairik altuenak aldiz, Azpeitian azken urteotan sortutako auzoetan edo berrienak diren auzoetan dauzkagu, besteak beste; Loiola Inazio hiribidea; non etxebizitzen %87 beterik dagoen, Sanjuandegi auzunean %80 inguru beteta, etab.

AZKEN HAMAR URTETAN ERAIKI DIREN ETXEAK

Udaleko informazio iturrien arabera azken 10 uretan azpeitian 736 etxebizitza eraiki dira, 689 lurzoru urbanoan eta 47, lurzoru urbanizagarrian. 1994 ko 17/94 legeak (Lurralde antolaketarako legea) 2. artikuluan dioenez lurzoru urbanoan eraikitako etxe kopuruaren %20, babes ofizialeko etxebizitza izan behar da (137,8 etxebizitza), eta %65-ekoa lurzoru urbanizagarrian (30,55 etxebizitza). Guztira 169 etxebizitza sozial gutxienez eraikita egon behar zuten Azpeitian azken hamar urtean. Baina zer gertatu da ba azken hamarkada honetan Azpeitian BOE bat bera ere ez egiteko? Azpimarratzekoa da Damaso Azkuen eraikitako etxeak, besteak baino merkeago saldu baziren ere, hauek ez zirela BOE izan. Kontutan izan beharko dugu, bestalde, Etxebeltz-Izarran 170 etxebizitza egiteko planak, gutxienez beste 110 etxebizitza eraikitzea jaso beharko lukeela, lurzoru hori urbanizagarria baita. Baina hauen truke, San Miguel-en (Etxe-alai / Arana-goikoaren atzeko belardietan), BOE ereiketzea planteatzen duen, beste proiektu bat ere badarabil udalak eskuartean.

Baina zertarako bildu behar dira BOE guztiak zulo batean? Zertarako sortu getoak? Zer dela eta nabarmendu behar da ba era honetara herriko klase sozial banaketa?

Gainera, San Migelko proiektu horrek, BOE guziak, geto moduan, alde batean pilatzen dituenaz gain, zertarako ereiki leku berde guziak izorratuaz, herrian horrenbeste etxe huts izanda?

Legeak dioen bezala egiten den etxe promozio bakoitzeko BOEak egitea askoz ere aberasgarriagoa dela ikusten dugu, banaketa soziala nabarmentzea ekidituko lukeelako eta egin beharreko BOEak urtero egingo liratekelako10 urteko parentesirik gabe.

AZPEITIA LANTZEN

Azpeitia Lantzen Udal Elkarte publiko bat da, ehuneko ehunean udalaren esku dagoen elkarte anonimoa hain zuzen ere. Bere sorreraren arrazoietako bat, Azpeitiko herritarrei etxebizitza duin eta merkeagoak eskuragarri izatea da.

Damaso Azkueko etxebizitzen promizioa izan da Azpeitia Lantzenek etxebizitzen inguruan iharduera bakarrenetarikoa. Ordutik, Azpeitia Lantzen-en lana batipat industrialdeen antolaketan oinarritu da. Baina hemen bukatzen al da ba dena? Damaso Azkueko etxebizitzekin hauen lana hasi besterik etzen egin, baina jarraipena benetan nekeza izan da.

Lehenengo lana Azpeitiko eskaria jakitea da, oraindik ere, garaia den arren, herrian ez baita horrelakorik egin. Eskariak berak erakutsiko baititu herritar guztion beharrak zeintzuk diren. Baina nola egingo du ba Azpeitia Lantzenek horrelakorik, herritarren gehiengo zabalak ez badaki non dagoen, nora deitu behar den, edota existitzen denik ere?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak