Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Txostenak eta idatziak »  Etxebizitzak »  Alde Zaharreko Biziberritze Planaren Proposamena

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Alde Zaharreko Biziberritze Planaren Proposamena

Kale Gorrian

Azpeitiko alde zaharra gure herriaren historiaren ispilua dugu. Bertan gordetzen dira herri honen historiaren pasadizo garrantsitzueank baita gure bizitzako momentu interesgarri asko ere. Azpeitia bere alde zaharrik gabe anima gabeko herria litzateke.

Ez dugu zalantzarik herritarren gehiengoa, bat dagoela Alde Zaharrak duen garrantzi historiko arkitektonikoarekin. Baina agerikoa da Azpeitiko alde zaharrak duen egoera kaxkarra eta utzikeria ere. Honen islada nabarmenetako bat alde zaharrak duen etxe huts kopurua dugu, zenbait kaleetan etxe huts kopurua erdia baino gehiagokoa delarik. Guzti hau ikusirik , Nork jartzen du zalantzan alde zaharrean zerbait egiteko premia?

Udala berandu bada ere, zerbait egiteko beharraz konturatu da.Azpeitiko udalak Alde zaharraren zona publikoetako urbanizazio plana jada adjudikatu du, Jon txabarri, donostiako arkitektoari. Proiekto horretan, gasa, kablea, ur hornikuntzak eta abarretara mugatzen da.Urbanizazio plan honek zentzurik ba al du Etxe huts eta zaharrak berritu eta egokitzeko planik ez badago?

Ondorioz urbanizaio planarekin batera ezinbesteko ikusten dugu, Alde zahhara biziberritzeko plan bat aurrera eramatea. Urbaznizazio planak ez du zentzurik Etxe hutsak, Alde zaharreko zerbitzu, trafikoaaren antolaketa eta etxe zahharren rehabilitazio proiektuez lagundurik ez badago.

Argi dugu Azpeitian egin beharreko biziberritzeko plana orokorra izan behar duela. Ezin dira partxe edota soluzio partzialak planteatu horrelako arazo orokor baten inguruan. Ez dauka logikarik orain urbanizazio proiektua soilik planteatzea non again trafiko edota aparkaleku baten beharrarekin ez datorren bat.

Hauek lirateke Alde Zaharreko Biziberritze planak bete beharko lituzkeen helburuak:

-Alde zaharraren kaxakartze egoerari buelta ematea.
-Azpeitiko gazteontzat etxebizitza lortzeko beste aukera bat zabaltzea.
-Alde zaharreko zerbitzuak egokituaz Alde Zaharra bizitzeko gune egoki bat bihurtzea eta bertako bizi lagunen bizi kalitatea hobetzea.
-Alde zaharrari bizia ematea.
-Alde zaharraren merkatal gune izaera indartzea.
-Ondare historiko arkitektonikoa zaindu eta garrantzi handiagoa ematea.

Ondorioz, helburu hauek kontutan hartuko dituen azterketa baten beharra ikusten da. Azterketa honek gutxienez honoko puntu hauek ukituko dituelarik:

A) Etxe hutsen inguruko azterketa eta aukera posibleak.
B) Alde zaharreko zerbitzuen egoera eta beharren inguruko azterketa.
C) Trafikoa eta kaleen antolaketa posibleei buruzko azterketa.
D)Etxe zaharren rehabilitzaio plana burutzeko eman beharreko pausoen azterketa.

A)Etxe hutsen inguruko azterketa eta aukera posibleak.

Lehenik eta behin, arestian aipatu bezala, Azpeitiko alde zaharreko etxe hutsen kopurua izugarria da.Hau da alde zaharrak duen arazo nagusietako bat. Batetik ez etxe huts asko ez daude bizitzeko moduan eta ondorioz bertan bizi den jendea urteetan bertan bizi den jende heldua da gehien bat.

Azpeitiko alde zaharraren egoera edota bizi Beraz, ezinbestekoa ikusten da, bai erroldaren bidez eta inkesta baten laguntzaz kopuru hau zenbatekoa den jakin eta ziurtatzea. Egungo datu errealez baliatu eta etxe hutsen kopurua jakiteaz gain, hauen kokapena, jabegoa eta egoeraren azterketa baten beharraz jabetzen gara.

Etxebizitza hutzen inguruko azterketa egiteko metologia eta puntu hauek kontuan izatea beharrezko ikusten dugu.

Kopurua

Etxe hutsak aztertzertzea beharrezkoa da etxe hutsen lan eremua definitzeko. Etxe hutsak detektatzeko Metologia eta informazio iturriak:

-2000. urteko “padroiaren” azterketa
-Zalantzan dauden etxeen ur kontsumoen azterketa
-Etxeko jabe edota bizilagunei inkestak

Kokapena eta Jabegoa

Helburuak: Alde zaharrean orokorki etxe huts kopurua handia bada ere, nabarbena da kale batzuk besteak baino bizi gehiago dutela. Beraz, kale bakoitzeko errealitatea aztertu beharko da. Soluzio posible batzuk planteatzerakoan interesgarria izan daiteke etxe hutsak banaka edota blokeka dauden aztertzea. Jabegoari dagokionez, berdina gertatu daiteke etxe jabe batzuk etxe bakar baten jabe izatea edota etxe bloke oso bat edo gehiagoren jabe izatea. Bestalde, azterketa guzti hauek egin ahal izateko, ezinbestekoa ikusten da etxe jabe bakoitzarekin arremanak mantentzea, baita Bizi Berritze Planaren inguruan berauen jarrera eta borondatea ikustea ere.

Metodologia:Etxe hutsen kokapena eta jabegoa detektatzeko Metologia eta informazio iturriak: - “Cedula parcelaria” delakoaren bitartez etxe huts bakoitzaren jabegoa eta kokapena ezagutu dezakegu.
- Plano batetan berauen kokapena askoz ere egokiago ikusi ahal izango dugu.

Egoera:Kale bakoitzeko errealitatea ez ezik, etxe bakoitzekoa ere desberdina denez, banan-bana berauen egoeraren berri jakin beharko genuke, bai egitura nahiz etxe hauek bete beharko lituzketen gutxieneko bizibaldintzak aztertuz (erreztasunak,ura eta gas ornidurak...)

Azterketa guzti hauek egin ahal izateko, ezinbestekoa ikusten da etxe jabe bakoitzarekin arremanak mantentzea; beraz, etxe bakoitzaren jabegoa zein den jakitea ere beharrezkotzat jotzen da.

Aukerak:Garbi ikusten den bezala, etxe bakoitzaren errealitatea desberdina denez, berauek emango lituzketen aukerak ere desberdinak dira.

Horretarako, eta irtenbide orokor bezala, kasu bakoitzean zentratu eta interesatu bakoitza informatzeko gai izango den bulego bat planteatzen da.

Bulego hau bitartekari bezala ipintzeak, gauza asko erraztuko lituzke; besteak beste, etxejabe bakoitzarekin banan-bana hitzegin beharrean, ineteresatu bakoitzari, dituen aukerak aurkeztu ondoren, etxejabe bakoitzarekin kontaktuan jarriko bait luke.

B)Zerbitzuak

Etxe bakoitzean gutxieneko bizibaldintzak egongo badira, ezinbestekotzat jotzen dugu, bertara doazen zerbitzu eta azpiegituren azterketa bat. Hau da, gure lehen helburua etxebizitzetan zentratzea bada ere, alde zaharraren biziberritze plana haruntzago doa. Bertan bizitzeko inguru egoki baten beharra ere ikusten bait da. Alde batetik; bertako azpiegitura eta orniduren azterketa, eta bestetik; bizilagunentzat erraztasunak, aisialdi eta gizarte ekipamenduen inguruko azterketa.

C)Trafikoa

Ingurune egoki batek, trafiko antolamendu egoki bat eskatzen du. Ezin da ukatu Azpeitiko alde zaharrean trafiko arazo izugarriak daudela. Beraz, lehenik eta behin, kalez- kale, trafiko honen ezaugarriak eta aukera desberdinak aztertu beharko lirateke. besteak beste, kaleen norantzen azterketa, peatonalizazioa, aparkaleku antolamendu egoki bat, ...

D)Alde zaharreko rehabilitazio plana

Elkarte autonomoko gobernuak bere aldizkari ofizialean markatzen diren pauso ezberdinak aztertu eta egokia ikusten bada, martxan jartzea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak