Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Txostenak eta idatziak »  Etxebizitzak »  Babes Ofizialeko Etxebizitzen Aldeko Firma Bilketa

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Babes Ofizialeko Etxebizitzen Aldeko Firma Bilketa

Kale Gorrian

Kale Gorrianek zenbait datu aztertu ondoren eta beste zenbait herrietan babes ofizilako etxeak egiten ari direla ikusirik, Azpeitiko udalari Babes Ofizialeko etxeak egiteko eskaera egin nahi diogu Azpeitiko ehundaka pertsonen babesarekin.

Arrazoiak honako hauek dira:

  1. Gure eskubidea delako. Etxebizitza oinarrizko eskubidea izaki, erakunde publikoen ardura da eskubide hori betearaztea. Horretarako badaude jadanik hainbat lege ezarriak.
  2. Azpeitiko udalean azken 10 urte hauetan egin diren promozio pribatuko etxeak kontuan hartzen baditugu, legez tokatzen diren Babes Ofizialeko etxebizitzak ez direlako egin.
  3. Beste hainbat herrietan legeak jartzen duena gaindituz herriko beharrak ikusirik udala Babes Ofizialeko etxeak egiten ari delako.

Eskaera zehatza:

  1. Datorren urtean Babes Ofizialeko etxebizitza bat erosteko beharra izango lukeen pertsonen errolda egitea. Deia publikoa izatea eta kanpaina eraginkor batekin lagundua egotea, herritarrak informatuak egon gaitezen.
  2. Datorren urterako aurrekontuetan gutxienez legez tokatzen diren etxebizitza kopurua egiteko lurraren erosketarako diru partida bat ezartzea.
  3. Erroldaren arabera beharra handiagoa balitz, gehiago egitearen aukera aztertzea.
  4. Hemendik aurrera legeak ezartzen dituen baldintza promozio bakoitzean betetzea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak