|
|
|
Webgunea
Puntu honetan, Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinadoraren proiektu berri bat deskribatzen eta zehazten da. Proiektu hori, Azpeitiko herriko internet atari edo portal modura uler daitekeen webgune bati buruzkoa da. Eta webgunearen izena, www.uztarria.com izango da.
WEBGUNE BERRIAREN ZUTABEAK
Webgunearen proiektu nagusia, Azpeitiko herritarren komunikaziorako tresna dinamikoa sortzea da. Izan ere, teknologia berriek baliabide eta aukera ugari eskaintzen dute, goitik beherako informazioaz haratago, komunikazio forma horizontalagoak sortzeko; non, herritarra informazioaren hartzaile izateaz gain, informazio igorle eta iritzi sortzaile ere izan daitekeen, orain arteko eta ohiko komunikabideetan baino modu errazagoan.
Beraz, herriko atari honekin helburu handi hori erdietsi nahi da. Eta erakutsi teknologia berrien lokalizazio eta bertaratze egoki batek hori ahalbidetu dezakeela. Dena dela, helburu zehatzagoak ere baditu:
- Informazioa leku bakarrean. Azpeitiko informazio interesgarriena, egunekoa eta eguneratua leku bakarrean biltzea, edozein herritarrek aise aurkitzeko eta kontsultatzeko moduan.
- Aukera gizarte eragileei. Herriko eragileei (kultur talde, erakunde ofizial, enpresa...) euren berri eta albisteak plazaratzeko modu erraz, azkar eta efiziente bat eskaintzea.
- Herritarren partehartzea. Herritar guztiei informazioaren alorrean partehartze zuzena izateko aukera eskaintzea, bai informazioa sortu eta lantzerakoan, baita iritzia plazaratzeko orduan ere.
- Herriaren presentzia interneten. Azpeitiak, herri bezala, teknologia berrietan eta, zehazki, interneten duen presentzia indartzea.
- Taldeen presentzia interneten. Azpeitiarrak eta, bereziki, herriko kultur eta irabazi asmorik gabeko gainerako eragileek interneten duten presen-tzia indartzea.
- Euskararen presentzia interneten. Teknologia berrietan euskararen presentzia indartzea.
- Lokalizazioaren baliagarritasuna gaur egun. Herriko informazioa zabaltzeko internet baliagarria dela erakustea. Globalizazioaren aroan, lokalizazioaren baliagarritasuna aldarrikatzea.
- Beste herrien eredu posible bat. Interneten komunikazio arloa jorratu nahi duen beste herriren bati ahal bada ideia batzuk eman eta argi pixka bat egitea.
WEBGUNEKO PROIEKTUAREN EZAUGARRIAK
Webgunearen ezaugarri teknikoak
- Helbidea. Webgunea http://www.uztarria.com helbidean dago ikusgai.
- Nola egina. Webgunea interneteko atari dinamiko bat da, eta doako software librearekin egina da, ZOPE (http://www.zope.org) web aplikazioen zerbitzarian oinarritua. Gainera, bere interfazea euskaratu egin da neurri batean.
- Ostatua. Mondragón Conet S.A. enpresak eskaini du (http:// www.conetion.com)
- Webgunearen garapena. Uztarria Kultur Koordinadorako zenbait lagunek egin dute webgunea, eta Eibarko Code&Syntax (http://www.codesyntax.com) enpresaren laguntza teknikoa izan dute.
Webgunearen ezaugarri orokorrak.
Webgunea atal desberdinez osatua dago, eta atal bakoitzak bere ezaugarri eta funtzio propioak dauzka. Dena dela, orokorrean, webguneak honako ezaugarri hauek ditu:
- Dinamikotasuna. Egunean eguneko informazioa gehituko da webgunera, eta sarrerako orritik bertatik, azkeneko berriei emango zaie lehentasuna. Era horretara –adibidez agendan–, egun bakoitzeko ekitaldien berri emango da aurrenekoz, eta albisteetan, azken zortzi edo hamar notizi berrienak egongo dira irakurgai portadan bertan.
- Horizontala. Erabiltzaileak, ahal duen neurrian, orrien osaketan bertan ere parte har dezake, egoki irizten badio: albisteak eta agendako ekitaldiak gehitu, eztabaida eta inkestetan parte hartu, posta zerrendan iritzi luze eta landuagoak edo gai berriei buruzko iritzia eman, eta abar.
- Biltegi funtzioduna. Albiste zaharrak eta bestelako materiala kontsultagarri egongo da erabiltzailearentzat, helbide elektroniko bakarrean.
- Erabiltzeko erraza. Webgunearen diseinuan, erabiltzailearen erosotasuna eta erabilgarritasuna bilatu dira batik bat, baliabide tekniko konplikatuei eta nahasgarriei uko eginez. Ez da baliabide teknologikoen erakusketarik egin nahi, komunikazioarena baizik.
- Eguneroko jarraipena. Uztarriak egunero egingo dio webguneari jarraipena, asteburuetan, jai egunetan edo bestelako jaietan eta oporretan (abuztuan) izan ezik.
- Doanekoa. Webgunean sartzea ez da batere kostatuko (interneteko kostua salbu, jakina). Helburuetako bat herriko informazioa zabaltzea izaki, garrantzitsua da webgunea ahalik eta gehien hedatzea. Horretarako dirua ere behar da, noski. Produktu txukun bat egin nahi bada beste diru iturriak ondo landu beharko dira. Baina, lehen esan dugun moduan, bazkide figura egongo da, eta prokiektuarekin identifikatuta dagoen herritarrak urtean 3.500 pezeta ordainduko ditu bere borondatez. Hain zuzen, 3.500 pezetagatik izango da herri aldizkariko eta webguneko bazkide (baita liburuxketakoa ere). Eta bazkide guztiek, jakina, Uztarria herri aldizkariko eta webguneko erabakigunerik garrantzitsuenean parte hartu ahal izango dute; bazkideen batzarrean, alegia.
- Euskaraz. Webgunea, oso-osorik, euskaraz idatziko da, Uztarriak dituen helburuei jarraituz.
Orrien ezaugarri orokorrak.
Webguneko orri guztiek ezaugarri amankomun batzuk izango dituzte, betiere nabigatzeko erraztasuna eta informazioaren argitasuna bilatzeko. Oso diseinu antzekoa izango dute, elementu finko batzuk orriz orri eta orri guztietan errespetatuz. Era horretara, erabiltzailea agudo ohitzen da nabigatzeko modura, eta informazioa bilatzeko eta orri desberdinetan nabigatzeko erraztasun handiagoa izango du. Elementu finko hauek, honakoak dira:
- Logotipo orokorra eta publizitate bannerra goiko partean. Orri guztietan berdin, erabiltzaileari ustekabeko publizitateak irakurtzea zaildu ez diezaion; baina, era berean, proiektua finantziatzeko beharrezko diren iragarkiei leku egokia eskainiz.
- Menu orokorra goiko partean. Era horretara, webguneko edozein orritan zaudelarik ere, beti duzu atal nagusietara salto egiteko aukera.
- Laguntza. Orri guztietan galdera ikur txiki bat agertuko da, webguneari buruz laguntza jaso nahi duenak agudo jasotzeko aukera izan dezan.
- Mapa. Erabiltzaile aurreratuek, batez ere, nahiago izaten dute webgune osoaren edukia orri bakarrean ikusi, informazioa era horretan errazago aurkitzen baitute. Aukera hori eskaintzen du mapak: webgune oson zehar, orri batetik irten gabe nabigatzeko aukera.
- Bilaketak egiteko aukera, beti present. Izan ere, informazioa bilatzeko bitartekorik erabilienetakoak eta erosoenak baitira interneten bilaketak. Gainera, atal bakoitzak aukera honen zehaztapen bat edo beste ager dezake, atal barruan soilik bilaketak egiteko aukera eskainiz, esate baterako.
- Momentuko kokapena, atzera joateko aukerarekin. Orri guztiek titulu txiki bat bezala izango dute, non erabiltzailea ikusten ari den orri hori non kokatua dagoen azalduko den. Izan ere, webgune zabaletan erabiltzailea galdu egin daiteke informazio andanarekin. Aukera honek sentsazio hori saihestea du helburu.
- Orria inprimatzeko aukera. Askotan, interneteko web orri bat inprimatu nahi izaten da, baina banner, menu, ikono, logo eta abarrek inprimaketa hori galarazten edo zailtzen dute. Aukera honek hori saihestu nahi du: beharrezko informazioa soilik erakutsi, hartara erabiltzaileak orria beldurrik gabe inprima dezan.
- Atalaren ikonoa, goialdean. Ezkerraldean, erabiltzailea dagoen ataleko ikono propio bat erakutsiko da, begiratu batean non aurkitzen den jakin dezan.
- Menu zehatza, ezkerraldean. Zauden atalean zaudela, atal horretako aukera eta orri desberdinak ezkerraldean agertzen den menuan ikus ditzakezu. Beti leku berean, nahiz eta aukera desberdinak izan.
- Gainerako informazioa, orri nagusienean. Lekurik handiena eta garrantzitsuena.
- Behean, orriaren egilea eta webgunearen laguntzailea. Webgu-nearen laguntzailea oso figura garrantzitsua da, eta orri guztietan agertuko da, webgunearen egilearekin batera.
Aurrerantzean gehituko diren atalek ere diseinu orokor hau errespetatu beharko dute, nabigagarritasuna eta ulergarritasunaren mesedetan.
WEBGUNEKO ATALAK
Webgunearekin ere kalitateko produktu erreferentziala egin nahi da, eta, hori lortzeko, oso ikuspegi zabalarekin egin da proiektua, ahal den informazio gehien sartzeko bertan. Hona hemen webguneko atalak eta hauetako azpi-atalak.
- Albisteak. Seguruenera, webguneko atalik garrantzitsuena izango da. Eguneko albisteak gehituko dira atal honetan, eta azkeneko zortzi-hamarrak orri nagusian bertan ikusgai egongo dira. Albiste bakoitzak, titulua, azpititulua, gaia, egilea edo igorlea, sarrerako testua, eta testu luze edo nagusia izango ditu.
Edozein herritarrek izango du albisteak sartzeko aukera, eta Uztarriako norbaitek kudeatuko ditu albisteok, betiere informazioaren egokitasuna eta zuzentasuna bermatzearren. Uztarriak berak ere albisteak igorriko ditu.
Albisteotan bilaketak egiteko aukera izango da. Era berean, albisteak gaika filtratzeko aukera ere izango du erabiltzaileak. Oraingoz, honako gai hauek jarri dira aukeran:
- Udala. Azpeitiko Udalean gertatzen denaz informazioa
zabaltzeko. Udaleko langile eta pertsonal guztiak,
adibidez, lehen eskuko informazioa zabaltzeko aukera
izango dute atal edo gai honen baitan. Alderdi
politikoek ere euren idatziak, erabakiak eta abarrak
banatzeko ataltxo egokia dirudi.
- Herria. Herriko albiste orokorrak. Hala nola, obrak hasi
direla halako kaletan, edo etxegintzaren ingurukoak,
edo bestelakoak.
- Taldeak. Herriko talde guztiei irekitako gaia. Euren
erabakien, idatzien, ekitaldien berri emateko aukera.
Haiek sortu eta landutako informazioa.
- Ekonomia. Batez ere herriko enpresetan pentsatuta
egin den gaia. Enpresen erabakirik garrantzitsuenak,
inbertsiorik esanguratsuak, urteko batzar nagusiak, eta
abar, enpresa bertako jendeak herrira zabaltzeko
aukera izango dute.
- Kirolak. Edozein herritarrek kirolean egin duenaren
berri. Adibidez, auto gidari azpeitiarrek egin dituztenen
inguruan eurek edo euren lagunek berriak emateko
aukera izango dute. Eta berdin gainerako kirolariekin
eta kirol taldeekin.
- uztarria.com. webguneari berari buruz sortzen diren
berriak sartzeko. Adibidez, liburu berri bat jarri dela
sarean eta tankerako berriak.
- ... Gai berriak ere sor daitezke etorkizu-nean.
Albisteen titulua eta sarrerako testua, harpidetu (doan) diren guztiek jasoko dituzte euren posta elektronikoko helbidean, eta handik albiste osoa irakurtzeko aukera izango dute. Albisteen ezaugarriak hauek izango dira:
- Egunerokotasuna. Albisteak sortu ahala sartuko dira
webgunean, eta ez dago finkotasun jakinik. Gerta
daiteke egun batean hiruzpalau albiste sartzea, eta
beste batean albisterik ez. Albisteak, gainera, neurri
zuzenekoak izango dira, leku arazorik ez baita izango.
- Informazio gehigarriak. Gaur egun interneten
informazio asko dago. Ia-ia edozein albisteri buruz edo
albistean bertan lantzen den gairi bati buruz informazio
ugari aurki daiteke sarean. Albisteak emateko orduan,
informazio gehigarri horietara loturak ematen saiatuko
da Uztarria, nahi duenak informazio gehigarria
jasotzeko aukera izan dezan.
- Agenda. Herriko ekitaldi guztien berri ematea da asmoa. Albisteen atala bezalatsu kudeatuko da; hau da, edozein herritarrek ekitaldi baten berri emateko aukera izango du. Eta gainera, kasu honetan, Uztarriak ez du kudeaketa lanik egingo, eta beraz, ekitaldi hori zuzenean agertuko da webgunean.
Orri nagusian, egun horretako eta datozen bi eguneko ekitaldi guztiak agertuko dira. Bestalde, eguneka-eguneka bilaketak egiteko aukera egongo da, eta baita ekitaldi motaren arabera egitekoa ere. Aurreikusi diren ekitaldi motak, honakoak dira: antzerkia, bertsolaritza, bilera, dantza, emanaldia, erakusketa, hitzaldia, mendia, musika, zinema eta besterik.
Agendaren orri nagusian, pasatu gabeko ekitaldi guztiak ikusiko dira. Hilabete inguruko ekitaldien agenda egongo da sarean, eta pasatu diren ekitaldiak ezabatu egingo dira.
- Eztabaidak. Hilero-hilero, webgunekoeko kudeatzaileek gai bat proposatuko dute, eta erabiltzaileek gai horren inguruko iritziak emateko aukera izango dute, oso modu errazean. Iritzi guztiak argitaratuko dira automatikoki, baina tonu desegokian egindakoak ezabatzeko eskubidea izango dute webguneko arduradunek.
Igarotako eztabaida guztiak gorde eta erakutsi egingo dira. Proposatu-tako gaiek herriarekin zerikusia izango dute. Eta hileko eztabaida gaia web orri nagusian erakutsiko da.
- Inkestak. Eztabaidak planteatuko diren bezala, inkesta bat ere planteatuko da. Hilean behin, galdera bat jarriko da martxan, erantzun posible ba-tzuk planteatuz. Erabiltzaileak, nahi izatera, erantzun egingo du. Hartara, emaitza guztiak gordeko dira eta uneoro emaitzak ikusteko aukera egongo da grafika txiki baten bidez.
Hil horretako galdera eta erantzun posibleak, orri nagusian ere erakutsiko dira, bozkatzeko aukerarekin. Emaitzak herri aldizkarian ere jarriko dira.
- Posta zerrenda. Edozeinek bere posta elektronikoaren helbidea utz dezake webgunean. Hala, bi motatako informazioa jasoko du bere buzoian:
- Sortzen diren albiste guztien titulua eta sarrerako
testua, argitaratu bezain azkar, automatikoki. Ez da
albiste osoa bidaliko, erabiltzailea nekatu ez dadin.
Albistea interesatzen bazaio, mezuan bertan agertuko
den loturan klik egitea aski izango du. Mezuak oso
arinak izango dira, eta ez dute atxikitako dokumenturik
eramango; ezinezkoa da, beraz, bide horretatik
erabiltzaileari birusik igortzea.
- Sortzen diren albisteen edo edozein gairen inguruan,
mezuak idazteko aukera izango du posta zerrendara
harpidetu den edozeinek. Eta mezu horiek guztiak, era
berean, gainerako harpide guztiei berbidaliko zaizkie.
Era horretara, eztabaidak bideratu nahi dira.
Pozta zerrendaren kudeaketarako, doako zerbitzu bat erabiliko da, eta bere zerbitzarian agertuko dira mezu guztiak sarean, edozeinek ikusteko moduan.
- Uztarria herri aldizkaria. Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren ale guztiak –edo ale guztietako artikulurik esanguratsuenak bederen– sarean jarriko dira. Ale hauetan guztietan bilaketak egiteko aukera egongo da.
- Ziberteka edo ziber artxiboa. Azpeitiko herriarekin zerikusia duen edozein idatzi, artikulu, liburu edo bestelakok du lekua atal honetan. Asmoa ahalik eta materialik gehien biltzea da.
- Atal berri posible batzuk.
- Azoka. Salerosketak egiteko gunea. Produktu
desberdinak arloka sailkatuko dira, eta nahi duenak,
eskaintza bat egingo du arlo horietakoren batean. Eta
beste norbaitek, eskaintza bat ere egin dezake.
Webgunean bertan egongo da alta emateko aukera.
Printzipioz, norbanako eta negozioentzat irekitako atala
da. Dena dela, kontaktua diru irabaziak dituen
negozioren bat denean (enpresak, inmobiliariak,
dendak...) diru-sari txiki bat ordaindu beharko dute.
Norbanakoek aldiz, doan izango dute alta ematea.
Uztarriak kudeatuko du atal hau, eta hilero-hilero
zaharrak ezabatu egingo dira. Eta hilero-hilero,
hain zuzen, bertako eskaintza eta eskaera guztiak
aldizkariak jasoko ditu.
- Taldeak. Herriko taldeen eskaparatea. Edozein taldek
izango du bere orria, honako informazioarekin:
historia, kontaktua, helburuak, logotipoa edo
argazkia... Informazio hau nahikoa estatikoa izango
da; alegia, gutxitan berrituko da. Izan ere, atal honen
helburua ez da taldeen inguruko berriak plazaratzea,
edo beren idatzi eta lanen berri ematea. Horretarako,
beste hiru atalak erabili beharko dituzte taldeek:
albisteak, agenda eta ziber artxiboa.
- Loturak. Interneten presentzia duten enpresa, talde,
norbanako edo bestelako azpeitiarren sailkapena.
Bilatzaile ohiko horietako bat. Horretarako dmoz
(http:// www.dmoz.org) proiektuak eskaintzen duen
aukera erabiliko da. Era horretara, Uztarriak loturaren
bat alta ematean, automatikoki lotura hori munduko
bilatzaile nagusienetan agertuko da. Hau da, adibidez,
aurki (http://www.aurki.com), altavista (http://www.
altavista.com) eta google (http:// www.google.com)
bilatzaileek erabiltzen duten web direktorioa. Eta
gainera, atal honetan, internet osoan bilaketak
egiteko aukera egongo da. Euskaraz.
WEBGUNEKO AURREKONTUAK
Gastuak
Uztarriak 2002. urterako 2.550.000 pezetako (15.325,81 euro) aurrekontua du, eta honatx gastuen aurreikuspena:
- Langileak. Lagun bat ariko da lanean, hiru orduz. Gastua: 1.400.000 pezeta (8.414,17 euro). Gastuen %54,9. Euskarazko webguneetan erabiltzen diren soldatak kontuan hartuta zehaztu da soldata.
- Ekoizpena. 150.000 pezeta (901,52 euro). Gastuen %5,9. Honela banatuta:
- Ostatua: 60.000 pezeta (360,61 euro). Hilero 5.000
pezeta + BEZ.
- Domeinuaren alokairua: 18.000 pezeta (108,18 euro).
- Telefono gastuak (ADSL): 72.000 pezeta (432,73
euro). 6.000 pezeta hilero.
- Zabalkundea. Marketing-a da. 50.000 pezeta (300,51 euro). Gas-
tuen %2.
- Inbertsioak. Inbertsio handia egin du Uztarriak webgunearen diseinuan. Horretaz gain, material eta baliabide informatiko berria erosiko (ordenadora bat, inpresora…) eta hobetuko du. Guztira, 750.000 pezeta (4.507,59 euro). Gastuen %29,4. Honela banatuta:
- Diseinu berria: 500.000 pezeta (3.005,06 euro); tinta,
bidaiak (kilometrajea, gasolina, autopista), lan orduak,
enpresa adituen aholkularitza…
- Material informatikoa: 250.000 (1.502,53 euro);
ordenadora, inpresora…
- Funtzionamendua. Webgunea egiteko beharrezkoak diren osagaiak: disketeak, zipak, CDak, telefonoa, interneta, papera, inpresorako tinta, egunkariak, fotokopiak, argazkiak, bidaiak (kilometrajea, gasolina, autopista, ma-txura posibleak…)…. 200.000 pezeta (1.202,02 euro). Gastuen %7,8.
Sarrerak
Uztarriak 2002. urterako aurreikusten duen diru-sarrera 2.550.000 pezetakoa da (15.325,81 euro). Honela banatuta:
- Diru laguntza publikoak. 2.000.000 pezeta (12.020,24 euro). Diru-sarreren %78,4. Azpeitiko Udalak 1.000.000 pezeta (6.010,12 euro), Eusko Jaurlaritzak 500.000 pezeta (3.005,06 euro), Gipuzkoako Foru Aldundiak 500.000 pezeta (3.005,06 euro).
- Publizitatea. 550.000 pezeta (3.305,57 euro). Diru-sarreren %21,6.
WEBGUNEKO ZENBAIT ATAL IKUSGAI
|