|
|
|
Liburuxka biografikoen nondik norakoak
Uztarria Kultur Koordinadorak 2001. urtean ekin dio azpeitiarrei buruzko liburuxka biografikoak argitaratzeari; hain zuzen, Joxe Urbieta Takolo-ri (maiatzean, Enekoitz Esnaolak egina) eta Angel Otaegiri (irailean, Iban Arregik egina) buruzkoak izan dira argitaratu diren bi biografiak, eta emaitza bikaina izan da: bakoitzak 1.500 aleko tirada izan du eta ia %100 saldu edo banatu da, eta liburua eskuratu duenak, gainera, irakurri egin du. 2002. urtean ere bi liburuxka biografiko argitaratuko ditu Uztarriak: Imanol Elias idazle-antzerkilari-alkate ohi-historialariari eta Patxi Altuna euskaltzainari buruzkoak.
LIBURUXKA BIOGRAFIKOEN ZUTABEAK
Uztarria herri aldizkariaren eta Uztarriaren webgunearen bestelako helburuak betetzen ditu liburuxka biografikoak. Aldizkariak eta webguneak aktualitateko informazioa jorratuko dute, egunerokotasunez eta sakontasunez. Liburuxkak ere informazio euskarri dira, baina atal historikoa jorratuz.
Direnagatik edo izan direganatik hautatu ditu pertsonaiak Uztarriak, bakoitza bere esparruan edo esparruetan garrantzitsua delako edo izan delako Azpeitiko herriarentzat (baita kanpora begira ere). Aktualitateari eman diogu garrantzia, eta horregatik dira azpeitiarrok gaur egungo edo ia gaur egungo pertsonaiak (2002koak gaur egungoak).
LIBURUXKA BIOGRAFIKOEN EZAUGARRIAK
- Euskara. Uztarriei helburuei jarraituz, euskara hutsean idatziko dira 2002. urteko bi liburuxka biografikoak ere. Euskara errazean idatziko dira, herritarrek aise irakurtzeko moduan.
- Tirada. Liburuxka bakoitzak 1.500 aleko tirada izango du. Batik bat Azpeitian banatuko edo salduko dira, baina Zabaltzen enpresa banatzailearekin tratu batera iritsi da Uztarria, eta liburuxka bakoitzeko 200 bat ale Euskal Herriko dendatan jarriko dira salgai. Beraz, hedapena Euskal Herri mailakoa izango da.
- Orrialdeak. Liburuxka bakoitzak 160-200 orrialde izango ditu.
- Formatoa. Tamainu txikikoak izango dira (12 zm x 18 zm), letra gorputz handiarekin; izan ere, liburu irakurterrazak egin nahi dira.
- Argazkiak. Argazki asko joango dira, liburuak arinagoak egiteko batetik, eta argazkien balio informatiboaz ere baliatzeko bestetik.
- Salneurri merkea. Liburu bakoitzak 1.000 pezeta balioko du. Kopuru sinbolikoa, jendeak eros ditzan.
- Bazkideei doan. Uztarriako bazkideek doan jasoko dute liburu bakoi-tza. Bazkidetza lantzeko modu aproposa da hori, Uztarriaren ustez.
LIBURUXKA BIOGRAFIKOAK ZEINI, ZEINEK ETA NOIZ
Uztarriak 2002. urtean bi liburuxka biografiko argitaratuko ditu, eta hona zeini buruzkoak izango direnen, egileen eta argitalpen garaien datuak:
- Zeini. Imanol Elias idazle, antzerkilari, alkate ohi eta historialariari buruzkoa izango da liburuetako bat, eta Patxi Altuna euskaltzainari buruzkoa bestea.
- Zeinek. Mailo Oiarzabal kazetariak (El Diario Vasco-ren Azpeitiko kartan egiten du lan) egingo du Imanol Eliasi buruzkoa, eta Josune Etxeberria euskal filologoak Patxi Altunari buruzkoa (honen ikasle ohia izana da Josune). Azpeitiarrak dira Mailo Oiarzabal eta Josune Etxeberria.
- Noiz. Orain ezin da erabat zehaztu noiz argitaratuko diren, baina honatx nolabaiteko aurrerapena: apirilean edo maiatzean argitaratuko da Imanol Eliasi buruzko biografia, eta urtearen bukaeran Patxi Altunari buruzkoa.
LIBURUXKA BIOGRAFIKOEN AURREKONTUAK
Gastuak (liburu bakoitzarena)
Uztarriak bi liburuxka biografiko argitaratuko ditu 2002. urtean, eta guztira 1.400.000 pezetako (8.414,17 euro) aurrekontua du: liburuxka bakoitzak 700.000 pezetakoa du (4.207,08 euro), hain justu. Honatx:
- Egilea. Tinta, bidaiak (kilometrajea, gasolina, autopista), lan orduak, telefonoa, fotokopiak... 200.000 pezeta (1.202,02 euro). Gastuen %28,6.
- Azala eta argazki lanketa. 25.000 pezeta (150,25 euro). Gastuen %3,6.
- Inprenta. 1.500 aleko tirada. 425.000 pezeta (2.554,30 euro). Gastuen %60,7.
- Zabalkunea. Marketinga, aurkezpena… 50.000 pezeta (300,51 euro). Gastuen %7,1.
Diru-sarrerak (liburu bakoitzarena)
Uztarriak bi liburuxka biografiko argitaratuko ditu 2002. urtean, eta guztira 1.400.000 pezetako (8.414,17 euro) diru-sarrerak behintzat espero ditu. Ho-natx liburuxka bakoitzeko aurreikusten diren diru-sarrerak:
- Diru laguntza publikoak. 275.000 pezeta (1.652,78 euro). Diru-sarreren %39,3. Azpeitiko Udalak 200.000 pezeta (1.202,02 euro), Eusko Jaurlari-tzak 75.000 pezeta (450,76 euro).
- Publizitatea. 150.000 pezeta (901,52 euro). Diru-sarreren %21,4.
- Salmentak. 275.000 pezeta (1.652,78 euro). Diru-sarreren %39,3.
|