Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Txostenak eta idatziak »  Komunikazioa »  Uztarria Kultur Koordinadoraren Komunikazio Proiektua - 2002

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Uztarria Kultur Koordinadoraren Komunikazio Proiektua - 2002

Uztarria Kultur Koordinadora

Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinadora 1998ko martxoan sortu zen; hain zuzen, herriko euskara eta kultur talde askok eta euskararekin, kulturarekin eta informazio-komunikazioarekin zerikusia duten azpei-tiar ezagunek sortu zuten. Eratu aurreko hilabeteetan asko eztabaida-tu eta hausnartu zen Azpeitiko egoeraz, partaidetzaz, elkarlanaz, eta orduan finkatu ziren ardatzak. Hala, euskara, kultura eta informazioa-komunikazioa izan ziren finkatutako hiru ardatzak, eta arrazoiak hauek ziren: euskara arloan garai haietan herrian ez zegoen euskara tekni-karirik, ezta udal mailan Euskara Batzorderik edota Euskara Pa-tronaturik ere, eta herri mailan Euskara Elkarte zabalik ere ez zegoen; kultura mailan, berriz, ez zegoen Kultur Etxerik, bestelako azpiegitura ez zen oso ona, eta herrian kultur plangintza baten gabezia ikusten zen; eta, informazio-komunikazioan, herri aldizkaririk ez zegoen, esa-terako.

UZTARRIA HERRI ALDIZKARIAREN SORRERA ETA SENDOTZEA

1998an hiru ardatzak finkatu zituenetik, Uztarria Kultur Koordinadora buru-belarri aritu da arlo bakoitzean, eta, informazioa-komunikazioari dagokionez, lehenengo urtean hilero Uztarria Agenda argitaratu on-doren, 1999ko azaroan Uztarria herri aldizkaria sortu zuen, hilabe-tekaria. Harrezkero aldizkaria zabalduz, sendotuz eta indartuz joan da; batetik, herritarrek bikain hartu dute, aldizkariak jada 500 bazkide pasa dituelako –oso kopuru handia da– eta 1.100 harpide; bestetik, publizitatea goraka doa etengabe. Azpeitiko Udalarekin ere hitzarmen bat sinatu zuen 2000. urtean –bi urtekoa–, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak ere lortzen ditu. Bistan da, beraz, esparru guztietara iristea lortu duela Uztarria herri aldizkariak. Azken batean, zabaltasunaren, aniztasunaren eta kalitatearen seinale da hori guztia.

KOMUNIKAZIO PROIEKTU OSOAGOA

Informazioa-komunikazioa arloa, baina, ez da herri aldizkarian soilik gelditzen, arlo horrek adar asko dituelako. Hori kontuan hartuta, Uztarria Kultur Koordinadorak komunikazio proiektu osoagoa landu du, eta hiru esparruri heldu: herri aldizkariari berari, webguneari eta liburuxka biografikoei. Informazioa-komunikazioaren arloan badaude beste esparru batzuk (eguneroko informazioa, herri telebista, irratia...), baina Uztarriak berak, une hauetan, aipatutako alor haiek landu ditu eta haiek jorratuko; horrek ez du esan nahi, ordea, beste proiekturik ez duenik aurrera begira, ezta herrian sor daitezkeen edo herrira hel daitezkeen beste proiektuei garrantzia kenduko dienik eta lagunduko ez dienik.

Dena dela, Uztarriak une hauetan herri aldizkaria, webgunea eta liburuxka biografikoak ditu eskuartean, eta honatx bakoitza lantzeko eta aurrera ateratzeko arrazoiak:

  • Herri aldizkaria. Uztarria herri aldizkariak bigarren aroari helduko dio, 2002. urteko urtarriletik aurrera diseinu berria izango duelako, eta kazetaritza eredua ere bai hein batean, betiere zabaltasunean eta aniztasunean oinarrituta. Hilero hamabi orrialde gehiago edukiko ditu, bestalde (44 orrialde guztira). Azken batean, aldizkari hobea egin nahi da. Hilean behin kaleratzen segituko da. Uztarriak ahalegin handia egingo du, 11.500.000 pezetako (69.116,39 euro) aurrekontua baitu 2002rako –gaur egun baino hiru milioi pezeta gehiago; 18.030,36 euro gehiago–.
  • Webgunea. Teknologia berrien munduak gizartean daukan eta aurrerantzean edukiko duen garrantzia kontuan hartuta, Uztarriak 2002. urteko urtarriletik aurrera bere web orrialdea edukiko du: www.uztarria.com. Webguneak ere zabaltasuna eta aniztasuna izango ditu oinarri. Proiektuak 2.550.000 pezetako (15.325,81 euro) au-rrekontua du 2002. urterako.
  • Liburuxka biografikoak. Proiektu hau ez da berria, Uztarria Kultur Koordinadorak 2001. urtean jada bi liburuxka biografiko argitaratu dituelako (Joxe Takolo eta Angel Otaegi); harrera bikaina izan dute. Herritarrei buruzko biografiak dira liburu hauek, eta 2002. urtean Imanol Elias eta Patxi Altuna izango dira pertsonaiak. Euskarri informatibo honekin Azpeitiko atal historikoa landu nahi da. 2002ko bi liburuxken artean 1.400.000 pezetako (8.414,17 euro) aurrekontua du Uztarriak.

HERRITARREI ESKAINTZA INFORMATIBOA; BESTETIK, KUOTA BATEKIN, HIRU ARLOETAKO BAZKIDE

Bistan da Uztarria Kultur Koordinadorak eskaintza informatibo inte-resgarria eta erakargarria egiten diela herritarrei herri aldizkariarekin, webgunearekin eta liburuxka biografikoekin, herriko informazio ugari eta era desberdinetara jasoko dutelako.

Bestetik, proiektu osoarekin bat egiten duten herritarrei –edo kanpoan bizi diren azpeitiarrei– eskaintza ekonomiko merkea egiten die Uztarriak, urtean 3.500 pezetako (21,04 euro) kuotarekin hiru arloetako bazkide izango baita bat. Hala, bazkide bakoitzak herri aldizkaria hilero dagokion tokian jasoko du, eta liburuxka biografiko bakoitza ere doan jasoko du dagokion tokian (Uztarria diruz laguntzen ez dutenek ere izango dute herri aldizkaria jasotzeko aukera; biogra-fiak, ordea, ordaindu egin beharko lituzkete). Bazkide orok Uztarriaren urteko bazkideen batzarrean parte hartu ahal izango du, eta herri aldizkariari, webguneari eta liburuxka biografikoei buruzko erabakietan parte hartuko du; batzar hori da Uz-tarriaren organo gorena.

UZTARRIAK AZPEITIKO UDALARI ESKAERA ETA ESKAINTZA

Eskaera

Hauxe da Uztarria Kultur Koordinadorak Azpeitiko Udalari egiten dion eskaera: proiektu global hau lagundu dezala, herrirako aportazio handia delako. Hain zuzen, hauek dira 2002. urteari begira Uztarriak Udalari arlo bakoitzerako eskatutako diru laguntzak:

  • Herri aldizkaria. 2002. urtean, 11.500.000 pezetako au-rrekontutik Udalak Uztarriari 3.000.000 pezetako (18.030,36 euro) diru laguntza ematea.
  • Webgunea. 2002. urtean, 2.550.000 pezetako aurrekontutik Udalak Uztarriari 1.000.000 pezetako (6.010,12 euro) diru laguntza ematea.
  • Liburuxka biografikoak. 2002. urtean, 1.400.000 pezetako aurrekontutik Udalak Uztarriari 400.000 pezetako (2.404,05 euro) diru laguntza ematea.

Eskaintza

Halaber, honakoa eskaintzen dio Uztarriak Udalari:

  • Zuzendaritza Batzordea. Azpeitiko Udaleko Kultura Batzor-deko ordezkari batek hilero Uztarriako Zuzendaritza Batzordeko bile-ran parte hartzea. Herri aldizkariaren, webgunearen eta liburuxken nondik norakoaz hitz egingo da bilera horretan, eta Udaleko ordez-kariaz gain, Uztarriako erredakzioko zuzendariak, herriko kultur tal-deen ordezkari batek, eta bazkideen batzarrean erabakitako Uztartzen Euskara Elkarteko lehendakariak, idazkariak eta diruzainak ere hartu-ko dute parte. Zuzendaritza Batzordeak bazkideen batzarra baino ez du izango goitik.
  • Udalaren armarria jartzea. Laguntzaile den aldetik, Azpeitiko Udalak bere armarria jartzea Uztarriaren herri aldizkarian, webgunean eta liburuxka biografiko bakoitzean.

(Bistan denez, Uztarriak atal bakoitzeko diru laguntza zehatz bat es-katu du, ez proiektu osorako bat, baina hitzarmena guztirako bakarra izan daiteke. Gainera, hitzarmena ez da diru laguntzaren kontua soilik izango –batik bat aldizkariaren kasuan–; dena den, hitz egiteko kontua da).

Besterik gabe, proiektu osoaren azalpenarekin uzten zaituztegu. 2001eko abenduaren 13an, Azpeitian, adeitasunez

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak