Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Txostenak eta idatziak »  Ingurumena »  Telefono mugikorrak

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Telefono mugikorrak

Erkaxo Ingurumen Taldea

Osasunerako dituen arriskuak.

Aririk gabeko irrati-telefonia tresna bat da telefono mugikorra, mikrouhinen hargailua eta igorlea, potentzia txikikoa eta maiztazun handikoa.

UHF bandan emitizen dute, 900 eta 1800 MHz ko maiztazunean eta 2 Watioko potentzian ( legezko gehienezko potentzia buruko ehunak ez berotzearren).

Seinalea 8 Watiokoa da autoetako telefonoetan.

Erradiazio arriskutsuena mugikorraren antenatik dator. Erradiazio hau txikitu egiten da mugikorra burutik aldentzean. Emisio potentzia ez da beti berdina, antena errepikagailura duen distantziaren arabera aldatzen da eta bien arteko oztopoen arabera ere aldatu egiten da ( etxeak, metalak, autoak), eta metalezko esparru itxien barnean (autoa) kanpai efektuaren bidez erradiazioa haunditu egiten da sortzen diren erreboteengatik.

Eragin biologoko kaltegarrienak GSM sistema digitalizatuetan ematen dira, seinale analogikoa duten telefono mugikor zaharren ondoan. Satelite bidezko telefono mugikorrak inguru radioelektrikoa erabat betetzera datoz, emisio potentzia handiagatik lur osora irsiten bait dira.

3,5 eta 24,5 GHz tako frekuentzia berriak ( ari eta radiofrekuentziazko sistema mixtoan), gizakion gorputzak eta eraikuntzak zeharkatzeko gaitasun handiagoa dute. Laborategietako azterketa zientifikoek erakusten dutenez zelula mintza kaltetzen dute, ioien fluxuani eraginez Ca, Na, K eta inmunologia sisteman kalteak agertzen dira, ADN aren aldaketak eta tumoreen eboluzioaren azkartzea.

Telefono mugikorraren erabilera epe luzera beste honako gaitzekin ere lotu izan da, azaleko minbizia, buruko tumoreak (BBC txostena) eta alzheimerra.

Honen aurrean, Nazioarteko Osasunerako Erakundeak CEM izeneko proiektua martxan jarri du, kutsadura elektromagnetikoari dagokin azterketa, bost urtetan burutuko dena. Epe motzera telefono mugikorren erabiltzaileengan eta antena errepikagailuetatik gertu bizi direnengan honako efektuak agertu izan dira:
-Estresaren handitzea, buruko uhinetan alterazioak eta bestelako biorritmoak.
-Erreflexuen galtzea, erabakiak hartzerakoan atzerapenak, memoria galtzeak.
-Buruko min jarraiak ( zefalea, jakeka) -Lo galtzeak.
-Belarrietan zartakoak, mareo eta bertigoak.
-Bihotz taupadetan aldaketak.
-Tentsioaren gorakadak.
-Begiko korneako ehunen eta belarrietako ehunen beroketak, kataratak izateko arriskua handituz.
-Erradiazioaen eragina jasandako puntuetan erreak.

Kaleta onako faktoreen araberakoa da, erradiazioen eraginpean egoniko denbora, emisio potentzia, telefono mota, analogiko edo digitala, antena eta telefonoeren arteko distantzia eta pertsona bera. Telefono sareak mikrouhinen antena bei-igorleak erabiltzen ditu, hauek tailetuetan, mendian edo bideertzetan ikus daitezke. Mugikorraren seinalea behien eta berriz emititzen dute hartzailearenganaino. Potentzia handiz igortzen dute., 15 etik 170 Watoetarainokoz, 1800 eta 900 MHz bitarteko maiztasunez. Antena horien kokapena ez da komeni onako guneetatik gertu izatea, haurzaindegiak, ikastolak, hotelak eta eritetxeak. Kezkagarria da bestalde kutsadura elektromagnetikoa inguru urbanoetan, konpainia desberdinen antena emisoreen biderkapenagatik, denak sare berdin bat erabili ordez.

Erradiazioen eragin kaltegarriak ekiditeko teknologiarik ez dugun bitartean, kontuz erabiltzea gomendatzen da. Onako aholkuek telefono mugikorrak osasunean eragin ditzakeen kalteak gutxitu ditzakete. - Telefono mugikorrez eginiko deiak eta berauen iraupena murriztea. - Larrialdietarako telefono gisa erabiltzea, ahal denean telefono finkoa erabiliz. - Mugikorraren antena luzatu eta ahal den heinean burutik aldentzea. - Erabiltzen ez denean gorputzetik urrundu. Giltzurrin, bihotz, begi eta burutik urrun eraman. - Etxe barruetan ez erabili mugikorrik, emisio potentzia hazten bait du paretak zeharkatu beharragatik. - Bateriak betetzeko tresnak metro eta erdi aldendu ohe buruetatik edo lan postuetatik. - Abioietan erabiltzea debekatua dago. Markapasoa daramatenentzat arriskutsua izan daiteke. - Autoa gidatzen den bitartean ez erabili, debekatua egoteaz gain istripu arriskua %450 ean handitzen bait du. - Leku publikoetan ez erabili, besteei kalterik ez egitearren. - Gaztetxoentzat salmenta murriztu eta ahurren erabilera ekidin, sentsibilitate handiagoa bait dute. - Etxean eta lanean antenetatik urrundu, duten potentziagatik eta iraupenagatik.

(ERKAXO Ingurgiro taldeak moldatua, GEA nazioarteko Azterketa Geobiologikoetarako Erakundearen txostenetik; Informazio gehiagorako www.gea-es.org edo 963 743 687 telefono finkoa GEA)

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak