Altzairugintzako hautsak
Erkaxo Ingurumen Taldea
Txostenaren helburu nagusia gaiari dagokion informazioa bildu eta zabaltzea da.
Altzairugintzako hautsak inoiz ez bezalako neurritan sortu, erabili eta pilatu dira azken urteetan gure inguruan. Beren jatorria, kopuruaren bilakaera azken urteetan, osagaiak, toxikotasuna, hautsekin diharduten eta sortzaile diren inguruko industriak eta hemendik kanpoko gaiaren inguruko zenbait datu nahiz gertakari biltzen dira idatzi honetan zehar.
Altzairuaren ekoizpena:
Burdin landuaren lehen aztarnak kristo aurreko burdin arokoak dira gure inguruko lurretan. Ehizerako tresna, josteko edo eginkizun zehatzetarako erabili ohi zuten dirudienez gure aurrekoek. Geroagokoak dira burdin olak. Lanerako tresnak egiteko, lurra edo egurra lantzeko, armak egiteko eta beste zenbait lanetarako erabili ohi zen burdina.
Garai horietako burdinaren ekoizpenak ez zuen ingurugiroan eragin nabaririk. Egunez egun hazten joan den ekoizpenak gero eta eragin kaltegarri nabariagoak ditu gure inguruan ordea.
.1990. urtean 5.425.000 Tona altzairu ekoiztu zen Euskal Autonomi Erkidegoan. Kopuru horrek gora egin du joan den hamarkadan, egun 6.600.000 Tonatara iritsiaz. Munduko altzairu ekoizpenaren % 1a eta Espainiar estatuko ekoizpenaren % 42a (Plan de gestion de residuos especiales de la C.A.P.V., IHOBE 1993). Altzairu kopuru hau batik bat hiru sektoreren beharretarako erabiltzen da: Eraikuntzan, autogintzan eta armagintzan.
Altzairuaren ekoizpenean altzairu tonako gutxienik 160 kilo ondakin sortzen da. 145 bat kilo eskoria eta 15 bat kilo altzairutegiko hautsa.
Eskoria aztertuko ez badugu ere, bertan ageri diren metal astunak altzairu hautsetan daudenen berdinak dira, kopurua bajuagoa bada ere.
Altzairugintzako hautsa:
Gaur egun ekoizten den altzairua burdinez gain, hainbat metal astunez osatzen da.
Bere ekoizpenerako erabiltzen den lehengai nagusia txatarra dugu eta hau labeetan urtzen da argi indarraz baliaturik. Prozesu honetan badira ordea urtugabe gelditzen diren gaiak ere eta hauek aireratzean sortzen da altzirugintzako hautsa.
Ahutsa erdoi kolorekoa edo beltzarana izaten da, oso hauts fina, partikula oso txikiz osatua. Ondorioz oso erraz aireratzen eta surgatzen da.
.1980 ko hamarkadaren hasieran urteko 45.400 Tona altzairutegiko hauts sortzen zen Euskal Autonomian. 1990 ko hamarkada hasieran kopurua 64.000 Tonatara iritsiaz. Gipuzkoan sortu zen hautsik gehien 37.200 Tona, Bizkaian ondoren 15.700 Tona eta Araban berriz 11.100 Tona.
Gaur egun oraindik ere gora egin du kopuruak 90.000 Tonatara iritsiaz (INASMET 99 ko Urria).
Altzairu hautsak batibat metal astunez osatuak daude, azken hauek toxiko eta arriskutsu moduan sailkatuak daudelarik.
Altzairugintzako hautsen osagaiak eta berauen toxikotasuna:
Altzairu hautsetan aurkitu diren metal astunak, beren portzentaiak eta gizakiongan dituzten ondorioak aztertzera goazen orain.
Zinka (Zn):
Erdoiari aurre egiteko duen gaitasunagatik erabiltzen da altzairuan, erdoitik babestu ahal izateko.
Altzairu arruntetan sorturiko hautsaren % 20 izan ohi da batazbeste. Altzairu berezietan porzentaia % 15 ra jeisten delarik. Horrela Gipuzkoako Foru Aldundiak Azkoitiko Oņeder zabortegi inguruan eginiko azterketetan % 17,2 ko portzentaian agertzen da.
Gizakion elikaduran beharrezko osagaia da. Egunean 5 etik 15 mg tara bitartean gomendatua. Jateko guzietan agertzen da eta ur edangarrietan. Gehiegizko dosiak ordea kobrearen gutxitzea dakar gorputzean, eta honen ondorio diren gaitz kronikoak dakartza berekin.
Kadmioa (Cd):
Bere jatorria altzairuak margotzeko erabiltzen den margoetan du nagusiki. Gaur egun, margoetan bere erabilera debekatua badago ere, altzairu hautsetan agertzen da metal astun hau.
Azkoitiko Oņeder zabortegi inguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eginiko azterketan %0.03 ko portzentaian ageri da.
Gizakion giltzurrunean eragiten du zuzenean, eta gaitzik nabariena proteinuria da. Bestalde, metal honen inguruan lanean aritu diren gizakietan biriketako minbizia kasu ugari agertu izan da.
Minbiziaren balizko eragile bezala onartua dago.
Beruna (Pb):
Metal astun honek ere bere jatorria altzairua margotzeko erabiltzen diren margoetan du.
Bere portzentai arrunta %3 eta %5 bitartekoa bada ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak Oņeder zabortegi inguruan eginiko azterketetan %8,75 eko portzentaian ageri da.
Umeak eta ahurdun dauden emakumeak dira berunaren eragin nagusiak jasaten dituztenak. Umeek elduek baino 4 edo 5 aldiz berun gehiago surgatzen bait dute. Behin odolean 5 mikrogramo/dezilitrotik gora eragin kaltegarriek agertzen dira. Nerbio sisteman eragiten du nagusiki. Azterketek erakutsi dutenez odolean 30 ug/dl tik gora duten umeetan adimen koefizientea 4 puntu jeitsi liteke. Umeen garapen eta handitzea atzeratu eta gaitasun intelektualean gabeziak sortzen ditu. Reumatismo kronikoa, plumbemia, enzefalopatia kronikoa, anemia kronikoa, gultzurruneko gaitzak, bihotzekoak eta heriotza bera ere lotu izan zaio giakion gorputzeatan pilatzen den berunari.
.1992an osakidetzak Bilboko 2 eta 3 arteko ahurrengan eginiko azterketen emaitzak honakoak izan ziren: Batazbesteko odoleko berun kopurua 5,7 ug/dl koa zela, % 14 ak 10 ug/dl koa gainditzen zuelarik eta %2 ak 15 ug/dl ko kopurua (Calidad del suelo valores indicativos de evaluacion, IHOBE).
Berunaren kutsadura autoen erregaiari lotu izan zaio, orain dela gutxi arte ez bait zen berunik gabeko erregairik erabiltzen.
Gizakiengan balizko minbizi eragile bezala onartua eta animaliengan minbizia eragiten duela baieztatua dago.
Kromoa (Cr):
Hainbat zereginetarako gehitzen zaio metal hau altzairuari.
Oņeder zabortegi inguruko Foru Aldundiaren azterketetan %0.095 eko portzentaian ageri da.
Beronen arnasketak minbizia eragiten duela baieztatua dago eta horrela onartua. Biriketako minbiziari zuzenean lotuta dagoela baieztatu dute hainbat azterketek.
Burdina (Fe):
Altzairuaren osagai nagusia da. Altzairu hautsaren %60 eta 70 bitartean ageri da.
Gizakiongan honako eraginak izan ditzake bere gehiegizko metaketak: Medula osea eta gibeleko gaitzak, azalaren pigmentazio iluna, diabetes inspida, bomitoak , diarreak, neuronia, bihotzaren gehigizko iharduera, gehigizko listu jariapena eta inpotentzia sexuala.
Hauz gain honako beste zenbait metal astun ere ageri dira altzairu hautsetan: Kobrea (%0,19 Oņeder inguruan), Nikela (%0.03 Oņeder inguruan), Magnesioa, Molibdenoa, Manganesoa, Merkurioa, Arsenikoa, Barioa, Aluminioa eta Kaltzioa.
Metal astunak orokorrean gizakion gorputzean pilatzen joaten dira, gorputzak ez bait du beroiek kanporatzeko gaitasun handirik. Behin pilaketa hori handitzen doan heinean agertzen dira eraginak.
Bestalde azterturiko ondorio toxikologikoak dagozkion elementuarenak soilik dira, elementu desberdinak nahastean bakoitzaren toxikotasuna biderkatu egin bait liteke. Honi sinergismoa deitzen zaio.
Toxikotasunari buruzko informazio iturriak:
- OMS , Organizaciķn Mundial para la Salud.
- UBA proiektu Alemaniarra.
- EPA Estatu Batuetako ingurugioro agentzia.
Osagaien porzentaiari buruzkoa: Gipuzkoako Foru Aldundiaren txostena 1997 ko Maiatzak 29.)
Hondakin toxiko eta arriskutsuak hemen eta hemendik kanpo:
Altzairu hautsez gain beste hainbat ondakin sortzen da toxiko eta arriskutsu bezala onartua dagoena.
Euskal Autonomia Erkidegoan 500.000 Tona ondakin arriskutsu industrial sortzen da, eta hauetatik 130.000 k soilik jasaten dute tratamenduren bat. Bestalde, EAE ko hondakin guztien % 80 industriak sortutakoak dira. Horren % 60 toxiko eta arriskutsu bezala izendatua dago. Herritarron zabor kopurua baino 10 aldiz handiagoa da hondakin toxiko eta arriskutsuena. Datu honek garbi erakusten du ondakinen arazoaren aurrean industriak duen erantzunkizuna herritarrek dutenarekin alderatuz.
Munduan zehar urteko 360 miloi Tona ondakin arriskutsu sortzen da, horien hamarretik bederatzi herrialde aurreratuetan. Horietatik gutxienik 30 miloi Tona sortzen diren estatutik kanporatuak izaten dira herrialde atzeratuagoetara.
Hau zihurtatzen duen adibide garbia da honakoa: 1980. urte amaieretan Estatu Batuetan ondakin arriskutsuak tratatzea 45.000 pezeta inguru kostatzen zen Tonako, Afrikan ordea 450 pezetaren truke jasotzen zituzten. Ondorioz hainbat ondakin iritsi ziren Afrikara diruz lagundurik. Dirua gobernuko funtzionarien eskura edo empresa importatzailearengana iristen zen, hautsak soilik zabaltzen zirelarik bertako lurretan.
Espaņiar estatuak berak ere 1992 an 66.000 Tona ondakin industrial inportatu zituen. 1993 an gora egin zuen kopuruak 104.626 Tonatara, horietatik 96.070 Tona Euskal Herrira etorriaz. Europa iparraldetik zetozen batibat, ustez herrialde aurreratuagoetatik, baina baita Israel, Portugal eta Greziatik ere (M.O.P.U. 1993).
Lurralde industrializatu edo garatuetan %20 iltzen da minbiziaz, oso porzentaia txikia ordea gainontzekoetan. Bestalde, minbiziaz iltzen direnen hirutik bi 60 urtetik gorakoak dira.
Biriketako minbiziak ez du gora egin azken urteetan, bai ordea gainontzeko minbiziek. Honek egiaztatzen du tabakoa ez dela minbiziaren eragile nagusia, biriketakoarena baizik.
Bestale erradiazio elektromagnetikoek 6-7 aldiz areagotzen dute minbizia arriskua.
Airean dauden partikula solidoen kopurua eta asma kasu kopurua zuzenean erlzionaturik daudela jakin izan da Estatu Batuetan.
Bestalde, Estatu Batuetako beltz edo latinoetako 5 etik 3, ondakin toxikoen zabortegiak gertu dituzten auzoetan bizi dira. Beltz edo latino hauen umeen % 55 ak odolean duten berun porzentaia nerbio sisteman kalteak eraginteko modukoa da. Zurien artean % 7 ak gainditzen duelarik odoleko berun kopuru kaltegarri hori.
("Assesing Environmental Health Risks" Ann Misch, Worldwatch Instituto Estatu Batuarrak argitaratua,1994. "Ecojusticia: La union de los derechos humanos y el medio ambiente" Aaron Sachs, Worldwatch Instituto Estatu Batuarrak argitaratua)
Altzairugintzako hautsekin diharduten zenbait industria:
Azkoitiko OŅEDER S.A. eta HIERROS EGUINO zabortegia
.1994. urtean jaso zuen OŅEDER S.A.k Euskal autonomi erkidegoko altzairutegietako hautsak jaso eta bizigabetzeko baimena. Bere iharduera hautsak jaso eta bizigabetzea zen, ondoren HIERROS EGUINO ren zabortegira isurtzeko. Bizigabetzeko (inertizatzeko) hautsak kareaz, zementoaz eta beste zenbait sustantziaz nahasten dira. Nahasketa lehortzean osagai toxiko eta arriskutsuak nahasketa horretan gelditzen dira arrapatuak.
Hasierako egitasmoa hori bazen ere, Azkoitiko zabortegiara Euskal autonomi erkidegoko hauts guziak ezezik, kanpoko altzairu hautsak ere iristen joan ziren. Bestalde egin beharreko nahasketa egin ordez altzairu hautsak zuzenean zabortegira isurtzeari ekin zitzaion. Aizearen eraginez inguruko baserri lurretan ere zabalduaz. Ondorioz 1997 ko Foru Aldundiren azterketek garbi erakutsi zuten lur, landare eta animalien kutsadura maila benetan larria zela.
Bestalde bizigabetze prozesuaren baliogabetasuna ere agerian gelditu da, denboraren eta eguraldiaren eraginez nahasketa deskonposatzen joaten bait da, eta ondakin toxiko eta arriskutsuak hasieran bezin aske eta toxiko izaten jarraitzen dute. Inguruko, lurretara, errekara eta airera zabaltzeko arriskuaz.
Zabortegia erreka zulo batean egonik, hainbat ur jasotzen da bertan. Foru Aldundiak 1997 ko Otsailean eginiko txostenean errekatik hartutatko uraren berun kopurua Jaurlaritzak onartutakoa baino 100 aldiz handiagoa zela argitzen zuen. 2000. urteko Martxoan Fraisoro Nekazaritza Laborategiak eginiko azterketek 50 aldiz gainditzen dutela baiztatzen dute berun kopuru onartua. 1998 an eman zion Jaurlaritzak ura isurtzeko baimena Oņeder S:A: ri, berun maila onargarri bat ezarriaz. Aipatu urak baliteke zabortegi azpiko lurrak iragazi eta azpiko uretara pasatzea, kutsadura inguruko lurretara zabalduaz ( Egunkaria 2000 ko Maiatzak 6.).
Gaur egun Euskal Autonomi Erkidegoko altzairutegietan biltzen diren hautsak Azkoitiko zabortegi honetara isurtzen dira.
Aipatu enpresen jabegoa nagusiki altzairutegiena beraiena da, iharduera honek nolabaiteko irtenbide erraz eta merkea ematen bait die altzairuren eraketan sortzen diren hautsei.
(Gai honetaz informazio gehiago "OŅEDER ZABORTEGIA" txostenean, eskatu ahal izateko zuzendu helbide honetara : Oņeder zabortegiaren aurkako asanblada, 51 postakutxa, 20720 Azkoitia. 250 pta ren truke.).
ASER S.A.:
Bizkaiako Asuan kokatua, 1987 . urtean eman zion hasiera bere iharduerari. Jabego Alemaniarra du, autogintzako nahiz altzairugintzako enpresa alemaniarrak ageri dira atzean. Europatik datozen altzairu hautsekin iharduten du. Gasteizko nahiz Madrilgo gobernuen dirulaguntza jasoaz. Europako ondakin toxiko horien helmuga da entrepresa hau.
Zink eta berun kopuru errentagarria duten hautsak erabiltzen ditu soilik eta bere iharduera hautsei bi osagaiak ateratzea da, ondoren lehengai moduan saldu ahal izateko. Beste ondakin toxiko eta arriskutsuei ez die irtenbiderik ematen, horiek Azkoitiko zabortegira isurtzen direlarik.
.1998an Asua ibaia guztiz kutsatua zegoen ASER etik isuritako edo ihes eginiko ondakinengatik, berun eta arsenikoz batibat. Erandio eta Sondikako alkateak heuren aserrea adierazi zuten honen aurrean, Jaurlaritzak ibaiaren garbiketarako agindutako 600 miloiak ez bai zituen aurreratzen.
Aser argi eta garbi dirua irabazteko sortua den entrepresa bat dela aitortzen du berak, ondorioz dirua ematen duten ondakinak tratatzen ditu, besteak Azkoitikoa bezalako zabortegira isurtzea gomendatzen duelarik.
.1997 tik 98 ra bitartean 1.825 miloiko irabaziak izan zituen, 98 tik 99 rako 2.300 miloiko irabaziak aurrikusten zituelarik. Bide honetan mota berdineko beste entrepresa bat abian jartzen ari da bere jabegoa. (Empresa XXI, 99ko Urriak 15 eko alea.Oņeder Zabortegia txostena.)
OŅEDER S.A. ren BASARTEKO IHARDUERA
Iharduera honek, altzairu hautsekin briketak egitea du helburu.Briketak altzairu hautsez eginiko pilota biribil batzuk dira. Proiektuaren arabera lantegia bera gai izango litzateke Euskal atonomiako altzairu hauts guziekin iharduteko. Briketak egin ondoren altzairutegietako labeetara isuriko lirateke. Hautsak altzairutegi eta Oņederren artean. Bueltaka joango ziren. Behin hautsak duen Zink porzentaiak errentagarria egiten duenean hauts hori, Aser empresara eramatea du helburu. Han Zinka atera ahal izateko.
.1999 ko Apirilean eskatu zuen Oņeder S.A. k Azpeitiko udaletxean egitasmoa aurrera ateratzeko baimena. Baina, entrepresa hau lanean hasi zen baimenik gabe egun gutxi barru. eta inguruko baserritarren kexak herriko alkatea lanak geldiaraztera eta alegazio epe berri bat irikitzera behartu zuten. Hainbat alegazio aurkeztu zitzaizkon proiektuari, erantzunik jasoko ez zuten alegazioak guziak ere. Urte bereko Azaroaren hasieran, Oņeder S:A: k bere iharduera baimen eskaera 300 Tona altzairu hauts erabiliaz eginiko proba industrialera mugatu zuen. Aipatu baimen eskaerak Jaurlaritzako osasun sailaren aldeko txostena jaso zuen. Ingurugiro sailak ere ofizialki ez bada ere aldeko iritzia emana du, entrepresaren kokapena kolokan jartzen badu ere. 2000 Martxoan berriz ere lanari ekin zion entrepresa honek, baimenik gabe oraingoan ere, baserritarrek auzitegian ezarritako salaketa batek gelditu zuen arte (Diario Vasco 2000 ko Martxoak 25).
Ondorengo egunetan lantegia uzteri ekin zioten. Gaur egun iharduera baimen eskaerak aurrera jarraitzen du Azpeitiko udaletxean.Iharduera honek hainbat aurkako iritzi sortarazi du:Basarteko gune industriala baserri lurrez inguratua eta ur ugari biltzen duen gune batean dago.
Ondorioz isurketarik balego ondorioak larriak lirateke inguruko baserritarrentzat. Hain zuzen gunearen babeserako kutsakor eta arriskutsu diren iharduerak debekatzen dituen legerik ere badu Basarteko gune industrialak. Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa ere kolokan jarri izan da, hauts kopuruaren joan etorriak suposatzen duen kostua dela eta. Bestalde ihardueran sor daitezkeen aire nahiz ur kutsatuen garbiketarako ez zuen aurrikusten ezer proiektuak.
Euskal autonomi elkarte osoko altzairu hautsen zama herri bakar bati ezartzeak berak ere zalantzan jartzen du Oņederren bigarren iharduera hau.
|