|
|
|
Bariantea. Ziri galanta da! Zertarako! Zeinentzat!
Erkaxo Ingurumen Taldea
_BARIANTEKO PROIEKTUAREN KONTRAKO ARRAZOIAK_:
- Udalaren proposamena?. Udal Gobernua, kolpe batean, balizko bariantearen inguruko informazioa (?) hasi da zabaltzen herrian. Horrela, duela pare bat aste etxera bidalitako triptikoan Bastida alkateak zioenez, Udal Gobernuak herriari bi alternatiba aurkeztu dizkio. Bastidaren asmoa, ordea, ez da jendeak gogoeta egitea, jendea alde batera edo bestera posizionatzea baizik. Beraz, proposatu baino gehiago, inposatu egin nahi dute orain alkateak eta konpainiak.
- Udalaren partzialtasuna. Bi proiektuak pertsona batek egin ditu, eta beraz, proiektuak partzialak dira. Udal gobernuak nabarmen A alternatibaren alde egin du. Eta garrantzitsuena: Udalak herriari ez dio hitzik eman, eta ez dio emango. Erkaxori, gainera, egurra emango diola esan dio Bastidak.
- Dirutza. Krisi garaiotan, Udal Gobernua prest dago A alternatiba egiteko 3.000 milioi pezeta gastatzeko edo B egiteko 5.000 milio. Denok dakigu, gainera, azkenean presupuestoa bikoiztu edo hirukoiztu egiten dela.
- Izadiaren txikizioa. Desmonteak, tunelak, baserrilurren txikizioa, mendiari egingo litzaiokeen kaltea (azpeitiarrontzat Xoxotek esan nahi duenarekin), mendiaren eta herriaren arteko muga latza... Izadiaren txikizioa izugarria litzateke.
- Saturazioa. Trafiko arazoa ez lukete konponduko bi alternatibek, arazoa (egunean minutu gutxi batzuetako arazoa) herri barruan baitago: Landetan, Perretxikoko semaforoetan, Hartzubi parean...
- Bizi-kalitatea. Kutsadura, zarata eta istripu-kopurua jaitsi beharra dago bizi-kalitatea igotzeko. Barianteak bizi-kalitatea ez luke igoko, jaitsi baizik: herrian kutsadurak-eta segitu egingo lukete, eta arazo horiek mendi aldera zabaldu egingo lirateke.
- Ekonomia. Hazkunde ekonomikoa (?) eta industri hedapena aipatzen ditu Bastidak bere panfletoan. Edozer moduzko ekonomia garapena, ordea, ez da komeni. Azken urteotako adibideak ikusita, izadiaren txikizioan oinarritutako industri hedapena herritar gutxiren mesederako izan da, eta aurrerantzean ere hori horrela izan daitekeelakoan gaude.
- Herriaren zabalkundea. Azkoitiak eta Azpeitiak, biak bat hartuta, 200 biztaleko jaitsiera izan dute azken bost urteetan. Duela bost urte, itxuraz, ez zegoen trafiko arazorik. Orain baietz diota. Garbi dago, Udal Gobernuaren politika desegokia izan da erruduna. Bestalde, biztanle gutxiago izan arren, Azpeitian etxe gehiago dago orain, ingurune naturala zementoz estaltzen ari dira, Parte Zaharraren etxe ugari hutsik dagoen bitartean. Batzuk nogozioa egiten ari dira herriaren baliabideen kontura, herritarron interesak defenditu gabe. Orain bariantea egin nahi dute.
- **
Progresoaren izenean**. Negozioa da beraien progresoa. Eta progreso desegoki horren izenean ingurunea suntsitzen ari dira. a) _Lapatxeko Zabortegia_: lehen gure herri inguruko tokietatik ekarritako zaborra nahikoa ez bazen, orain Deba aldetik ere ekarriko dute. Bastida zaborra ekartzen ari da diruaren truke. Zaborrez betetzen ari da herria.
b) _Urtegia_:Ur faltarik ez zegoen baina Nuarbe aldeko ingurune zabala urperatu egin zuten, eta uraren prezioa garestiago bihurtu.
c) _Sistiagako Harrobia_: Diputazioak dioena hautsiz, eta ingurumena eta errestaurazio proiekturik aurkeztu gabe, harrobiak aurrera segitzen du Udal Gobernuaren baimenarekin.
d) _Pista_: Gaur egun, Xoxoteko autobia bihurtua. Egin zenean benetako arrazoia Erloko antena izan zen eta ez jubilatuen pasierak.
e) _Orain bariantea_: Zertarako?
_ERKAXOREN PROPOSAMENAK_:
Erkaxok, herri ekimenaren bitartez sorturiko taldeak, onartzen du herrian trafiko arazoa badagoela. Arazo horrek zenbait ezbehar sortzen ditu: zarata (gorreria dakar, estresa...), aire kutsadura (asma sortzen du, minbizia, arnas aparatuko gaisotasuna...), auto pilaketa...
Baina auto pilaketa ez da larria, une jakin eta labur batzuetan dagoleako bakarrik. Dagoen arazoa, gainera, _Udalak egindako politika desegokiak sortu du_: alferrikako semaforoen pilaketa, errotonda aldrebesen ezarpena, munizipalen lan eskasa, Urola trenaren desagerpena...
Udalak arazo horri aurre egiteko, bariante berria egin nahi du. Erkaxokoontzat bariante berria ez da beharrezkoa, inondik inora. Eta trafiko pilaketari konponbidea emateko, _soluzio sinple, merke, logiko eta efektibo batzuk proposatzen ditugu_:
a) Errotonda itxiak. Arrasaten eta Maltzagan, esate baterako, Azpeitian aldean trafiko handia dago. Han errotonda itxiak daude eta emaitza onak eman dituzte.
b) Garraiobide publikoaren erabilera.
c) Lantegietako sarrera-irteerak kontrolatu. Hartara langile guztiak ez lirateke batera sartuko tailerrera, ezta irtengo ere.
d) Espaloiak. Parte Zaharretik eta Sanjuandegi aldetik ez dago espaloi bakar bat ere trafiko gune nagusia den Landetara.
e) Bidegorriak (bizikleta-bideak).
f) Munizipalen lana efektibo bihurtu.
EZ DUGU NAHI EZ A EZ B ALTERNATIBA. EZ DAGO BARIANTE BERRIAREN BEHARRIK!
|