Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko abuztuek 1,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Leo Etxeberria » 

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Kazetaritza kolaborazioak

Irakurtzeaz gain, idaztea ere izugarri gustatzen zitzaion eta hainbat komunikabidetako ohiko kolaboratzaile bihurtu zen. Zeruko Argia-rako idatzi zuen gehien. Ia astero argitaratzen zuen zerbait, trukean dirurik jaso gabe. Anaitasuna-n, El Diario Vasco-n eta La Voz de Espaņa y Unidad-en ere kolaboratu zuen. Deia-n, berriz, Azpeitiko berriemaile lanak egin zituen.

Anatsan ezizena erabiltzen zuen haiek sinatzeko, bere lagun batzuen ahariaren izena. Magdalena auzoan bizi zenez, aitaren jaiotetxe zen Praka Aundi etxean, askotan joaten zen Leo Izarraitzera, oso mendizalea baitzen. Txikitatik zuen ohitura hori; izan ere, ama ere auzo horretakoa zuen, Badiolegi baserrikoa. Lagun dezente zituen han, eta horietako batzuk ahari jokoetan ibiltzen ziren. Berak ere partekatzen zuen afizioa. Izugarri borrokalari ona zen ‘Anatsan’ izeneko aharia, eta Leok maitasun handia zion animaliari. Xoxotera-eta joaten zenean, askotan eramaten zuen berarekin. Oraindik ere emazteak etxean du haren burua.

Aharia bezala, asko zaintzen zuen Leok Anatsan sinadurarekin joaten ziren testuen maila. Haren testuetan ikus daiteke, bere kasa ikasi arren, euskaraz zein maila txukuna lortu zuen. Askotariko gaiak jorratzen zituen, bai inguruan gertatutakoak eta baita kanpokoak ere. Elkarrizketak ere egiten zituen, eta baita olerkiak ere. Zeruko Argia-n Irailean izenez ateratakoaren zati bat da hau.

(...)Venecia zahar erromantikoan lehenik,

Uso apal txiroek libertatea galdu zuten.

Ondotik, Hego Ameriketan,

anitz euskaldunen babesleku arrotzean,

Inperialismoaren xurgatoki mamitsuan,

iraultzaileen esperantza islatuan,

hantxen bertan, irailaren arratsalde eguzkitsuan

eratsi dute azken uso hegalaria.

Hantxe bertan, kale gorrian,

makakorruzko su negartiaz errerik gelditu zen,

Hegoaldeko herri menperatuek,

itxaropen desesperatuaz so zegioten ikurrina.

Itzali da Europako anitz ezkertiarren argi-irudia,

ilunabarreko izar iheskorra bailitzan. (...).

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak