Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Urolaldeko Bertso Zaharrak »  Oharrak

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Oharrak

Lehen argitarapeneko zenbait ohar

  • Denboran zehar, nahiz eta esanahia mantendu, ia beti, bat-bateko bertso askoren hitzak aldatu egin dira; hau da, barianteak atera dira. Guk ere problema hori ikusi dugu eta, ahal izan dugun neurrian, konfiantza handiena ematen zuen bariantea aukeratu dugu.
  • Bertso jarrietan, denbora eta leku faltan, ezin izan ditugu sailaren bertso denak grabatu.
  • Joanito Dorronsororen Bertsotan liburua eta Antonio Zabalak Auspoa-n argitaraturiko aleak erabili ditugu gure ideia hau aurrera eramateko.

Lan hau, Urola bailaran benetako euskal kultura baten bizi iraupenerako lan egin duten lagun guztiei eskaintzen diegu.

Lan hau posible egin duten guztiei, eskerrak eman nahi dizkiegu:

  • Musikoei, kantariei konponketak, liburuaren egileei...
  • Patxi Barberori.

Bigarren argitarapeneko oharrak

  • Liburuxka honetan jatorrizko liburuxkan eta kaseteetan datozen bertsoak daude transkribaturik.
  • Idaztean ortografia bateratuan idatzi dira guztiak, lehen edizioan bietara idatzirik aurkitu baititugu bertsoak. Nahiz eta ahozko esamoldea hobetsi gramatikalaren ordez; izan ere, ahozko adierazpidea baita bertsoa, batez ere.
  • Eskertzen dugu lan honen egileek inolako eragozpenik jarri ez izana bigarren argitarapen honetan. Argitaratzeko erabili zuten IZ zigiluaren jabe den Ibaizabal argitaletxeak ere ez du eragozpenik ipini. Guztiei eskerrik beroenak.
  • Argazkiak: Joanito Dorronsororen Bertsotan 1789-1936 liburutik, Azkoitia Iruditan liburutik eta Imanol Eliasen artxibotik hartuta.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak