Hau kantatu zuen bere omenaldian Zubeltzu-k, eskerrak emanez:
Bost bertsolarik kantatu dute
izugarri kurioso,
hoiek dakite kantu-lanari
zein aldetatik eraso;
Artaņola ta Txapel laguna,
jarri zaizkit alimoso,
gainera, berriz, Uztapide ta
Baserri eta Lizaso,
ai zer ederki portatu diran!
Daneri eskerrik asko.