Emazteagatik isiltzeke jarduten zuen
gizon bati hau kantatu zion:
Hamaika aldiz daukazu lehendik
zuk gauza hori esanik,
ez dezazula pentsatu inork
sinistatutzen dizunik;
sekula orain arte ez dezu
egin izandu gauzonik,
zure andrea ezkondu zan da
ez zuen hartu gizonik.