Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Urolaldeko Bertso Zaharrak »  23. Gure herriko festak

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

23. Gure herriko festak

Jose Mari Atano



Andramaixetara honela gonbidatu zuen bertsolari bat Jose Mari Atanok:

Gure herriko festak
Birjina abuztukoz,
gonbidatutzen zaitut
pozik eta gustoz,
baita tripa bete’re
ogi edo artoz;
egun hortan bazkaltzera
gure etxera atoz.

Bertsolari lagunak

Asko estimatzen det
zure konbitia,
ez nuke nahi inori
penik ematia;
pentsauko baldin banu
haruntz juatia,
bazkari bategatik
biaje luzia.

Jose Mari Atanok

Etzaitugu utziko
bakarra emanda;
gosari, bazkaria
eta merienda;
gero afaldutzeko
ere zerbait on da
eltzekondua ona da
zopa bi eginda.

Irurzaeta-Lizaso

Behin batean Iturzaeta belar astintzen zebilela jo eta ke, Joxe Lizasok puntua jarri zion, eta Iturzaeta ez zen atzean gelditu, ez horixe!

Lizasok:
Aizu Patxi zer zabiltza
makil handiakin?

Iturzaetak:
Lehen hanka bi elbarri ta
hirugarrenakin;
zuek oso panparroso
sasoi onarekin,
ni ere ibiltzen nintzan
zuen aitonekin.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak