Bertsoak ez dira beti sagardotegi batean, tripa ondo beteta bota. Dirudienez, gosearekin ere egin dira, hori da behintzat sei puntuko bertso hauek entzundakoan ateratzen dugun ondorioa. Iturzaetak apurtu dizkio eskemak bati baino gehiagori...
1
Daukat hizketako gaia,
baina memori nagia,
halaxen ere somauko nuke
albi bat egia:
dago asko familia
gosiak galduak ia;
zeruko Aita, eman zaiguzu
jateko ogia.
2
Askok nahi degu nagusi,
besterik ezin ikusi,
horretatikan sortutzen zaigu
aldi bat desgrazi;
pakia juan zan igesi,
ekartzen ezin ikasi,
mundu honetan ez dakit nola
biharko dan bizi.
3
Orain daukagun klasia:
eten gabeko gosia,
jan da edateko amorratzen da
urruti gauzia;
lepua ez dago hezia,
galtza-ipurdia lasia,
mami gutxi ta kolore txarra
sudurra luzia.
4
Plakiak gaitu atxita,
ez kolpe ta ez txitxi ta,
jendia larri alimenturik
ezin iritxita;
artua dago gutxi ta
merkera ezin jetxita;
eta gariak heltzian, berriz,
errotak itxita.
6
Lehen bakailaua jaten zan,
nunahi merke ematen zan,
huraxen ere zaliarentzat
gauza txarra etzan;
geroztikako murantzan
eztakit nora juan zan,
orain jan gabe egon beharra
geroko esperantzan.
7
Litro ardua duruan,
oso edo inguruan,
toki danetan halare ona
apenas daguan;
balitz itxura moduan,
zerbait horren anparuan,
lan merkietan ai danak pentsa
nola edango duan.
8
Txit gauza gutxi plazatu
juaten dana tasatu,
lehenago estu ginanak asko
ez gaituk lasatu;
gauza kanpora pasatu,
ekartzia atrasatu,
bertan palta ta kedu ezkero
gu nola osatu?
9
Andria kara hasarrez,
gizona bajan indarrez,
lan askorekin ezer gutxi ta
gobiernu txarrez;
umiak eske negarrez,
ta emateko ezerrez;
mundu honetan ondo bizitzen
ezta oso errez.
9
Andria kara hasarrez,
gizona bajan indarrez,
lan askorekin ezer gutxi ta
gobiernu txarrez;
umiak eske negarrez,
ta emateko ezerrez;
mundu honetan ondo bizitzen
ezta oso errez.
10
Nolatan gera biziko?
Majo gaituzte heziko,
jende erdia debilidadez
jartzen da tisiko;
lege hau nork du hausiko?
Ondo zein da ikusiko?
Makinatxo bat hondatu dira
gizaldi guziko.
11
Zaletsu gaude jateko,
nundikan geran beteko,
daukanak ere zeinbaitek ez du
gogoik emateko;
gaizki hola egoteko,
itxurarik ez juateko,
gose gaizto hau sartu al zaigu
aldiren bateko?
12
Nolabaite nahi mantendu,
ahal dunak pixkat jaten du,
iraungo bada biziak zerbait
bihar izaten du;
goikuak ezin konpondu,
beti bajua jipondu,
ez daukanari eman ez baina
daukanari kendu.
13
Langile asko nekian,
ari da jornal merkian,
gauza galesti pentsatu nola
paga leitekian;
ezin zuzendu golpian,
hemen gaude gerrapian,
ogi zuririk ezta izango
hau dagon artian.