Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Urolaldeko Bertso Zaharrak »  21. Azkoitiko langileen huelga

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

21. Azkoitiko langileen huelga

Urkiolegi



1920an, Azkoitian makinistek huelga bat egin omen zuten, baina nagusiek fabrika itxi; gero, guardiak sei edo zazpi lagun zauritu. Urkiolegi-k, nahiko hurbildik bizi izan zuenez arazo hura, eta bertso hauek jarri zituen:


1
Mila bederatzirehun
ta hogeigarrenian,
zeruko Aita nago
zure biharrian;
gaizki bizi gerade
paraje onian,
bendizio bat, arren,
zuzendu gaitian.

2
Maria Santisimak
eiten badu argi,
bertso berri batzuek
nahi nituzke jarri,
alabantzak emanaz
kapitalistari;
motibuak zer diran
esango det garbi.

3
Arrazoietan jarri
gaitian begira:
fabrikarako atiak
zertan itxi dira?
Horrelakorik etzan
justuak balira,
goseak errenditzen
pobriak ai dira.

4
Ondo bizi nahi dute
berak bakarrikan,
ez dute estimatzen
pobrien lanikan;
ez badute pagatzen
behar dan jornalikan,
hoien estudioak
dira alperrikan.

5
Kapitalistak nunbait
ondo ziran bizi:
pobriak lana egin,
haiek irabazi,
jan ta edan, pasiatu
ta ederki jantzi.
Obreruak ez al du
... bat merezi?

6
Pobriarekin hoiek
zer moduz dabiltzen,
kristau maitiak, jarri
zaitezte aditzen:
gosiakin ez dute
inor errenditzen,
hasi zaizku plomozko
konpittak partitzen.

7
Urrilaren seian zan
-esango det klaroasteazken
batian
bastante goizaro;
inozentien kontra
hainbeste enpaino,
atzetik nahio zuten
aurretikan baino.

8
Pabrikako sarrera
nahi gendun ikusi,
guardiako jaunak
etziguten utzi;
atzetikan tiroka
balarekin josi,
inor ez ginaren hil
danok gera bizi.
9
Denbora gutxi baten
hainbeste heritu,
lurrera erorita
ziraden gelditu;
gero mediko jaunak
zituzten kuratu,
esan zuten: “Atzetik
dira balak sartu”.

10
Beren langile onak
tiroz hil nahiian,
milagro bat Jainkuak
ein du Azkoitian;
kapitalista hoiek
joan dan aspaldian
amenazaz pobria
zeukaten azpian.

11
Hola amenazoka
jendia aspertu,
Txinako legerikan
guk bihar eztegu;
ez gera salbajiak,
kristauak gera gu,
tokatzen den moduan
lana egingo degu.

12
Inoiz etortzen bada
eleziorikan,
erakusten digute
ejenplo onikan:
nahi badezu aurrera
pabrikan lanikan,
ez zaiozu besteri
eman botorikan.

13
Gazterik badijua
erromeriara,
neska zaharrak ondoren
doaz berehala
partia ekartzera
nagusiagana;
hurren goizean multa
bost duroko bana.

14
Bestek konpesatzen du
nere pekatua,
egin baino lehenago
daukat barkatua;
asko banu, ez da palta
zeinek kontatua;
hori da besten onik
ezin sufritua.

15
Orain sindikalistak
atera kontuak,
jornalak aindu’itube
eskatutakuak;
saiatu diralako
gizon nonbratuak,
oraindik palta dira
... artikuluak.

16
Artikulu hoietan
eman zagun kontu
hitzez agindu baina
obraz ez mantendu;
hoiek eiten dutena:
ahal dala bengatu.
Gizonak zertako du
haibeste gorrotu?

17
Obrero bihotzekuak,
biegu unitu,
geroko esperantzan
ez inor gelditu;
premiako orduan
alkar sokorritu,
Eleiza Santak hala
odenatzen gaitu.

18
Donostitik’torri da
gizon bat abila,
hemen gerran gabiltzen
izate onan bila;
gu ondo ipinitzen
ein du ahalegina,
langile danan partez
berai esker mila.

19
Sindikalista danai
eite’iek erregu
txarrak ez du balio,
onez bihar degu:
errespetoz ibili
inola ahal badegu,
langile asuntua
zuzenduko degu.

20
Kantu-lan honek ez du
hainbeste meritu,
despedida emanaz
bihar det gelditu;
gehiago ere badira
esan nahi banitu
mantxarik ez duenak
ez prendarik hartu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak