Nere ofiziua:
alpargata josten
saiatutzen gerade
aulki ta ezten;
jornal haundirik ere
ez dute ematen;
sei ta erdi ta zazpi
igaz eta aurten;
egiak esaten,
gutxi irabazten,
ez degu izaten,
miseria jaten;
aberastuko gera
halakon baten.
Hamaika aldiz juan naiz
bertsuak saltzera,
familiak jateko
zerbait ekartzera;
lapur bildurrik gabe
sarritan atzera,
diru ondotxorekin
igual etxera;
deskantsatutzera,
zorrak pagatzera,
kantuz nekatzera,
txarra da zahartzera,
orain erretiroa
noa hartzera.