Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Urolaldeko Bertso Zaharrak »  13. Bertso berriak...

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

13. Bertso berriak Estradak Burgosen jarriak kintoen bizitzari

Estrada



Burgosen (Espainia) jarri zituen Estrada-k bertso hauek, Artilerian zegoela. Soldaduen miseriak ez dira oraingoak...

1
Bertso berri batzuek
behar ditut jarri,
nere lagun guztien
entretenigarri;
inuxente soldadu
ninduten ekarri,
hiru urteko fetxa
didate ezarri.

2
Anparu-eske nator,
zeruko Erregina,
Jesus onaren Ama,
Maria Birjina;
zure laguntzaz egin
nahi det ahalegina
esplikatutzen gure
bizitza samina.

3
Bergaran subertia
genduan tiratu:
batzuek kabitu ta
bestiak libratu;
numero bajua zan
neretzat tokatu,
Burgosko Artillerian
naute entregatu.

4
Mila ta zortzirehun da
laroi ta zazpian,
Burgosen ailegatu
maiatzaren bian;
soldadutza zer zanik
asko ez nekian,
orain hasi da sartzen
nere memorian.

5
Etxetik irten nuan
ustez baliente,
aurretikan jarria
guztiz korriente;
guraso triste askok
negar eiten dute
kinto ditxosozko hau
dala mediante.

6
Nere lagunak, jarri
zaitezte aditzen
soldadu etorri ta
zer moduz gabiltzen:
alde guztietatik
beti padezitzen
hemen erakutsiko
digute bizitzen.

7
Orain hiru hilabete
etxetikan erten,
geroztik hemen nabil
patatia jaten;
Jangoikuak osasuna
badigu ematen,
etorrik al gera
halakoren baten!

8
Esplikatuko ditut
nere notiziak:
osasuna daukagu
Jaunari graziak;
egunak eta gabak
dijuaz luziak,
nolabait pasatuko
al dira guztiak!

9
Kuartelian sartuta
lehenengo gabian
barrundikan ez geunden
sosegu onian;
ni ikaratu nintzan
behinepeinian,
horko Dioska hotsa
entzun nuanian.

10
Paraje honetara
ginanian sartu,
izen da apeliduak
zizkiguten hartu;
gero mediku batek
errekonozitu:
ez gerade inutil,
ontzat eman gaitu.

11
Kuarto baten sarturik
mediko ta guzi,
lehendabiziko lana
erropak erantzi;
kontu kuriosuak
behar ziran ikusi,
jaio ginan bezela
hor gaituzte utzi.

12
Lan hau zan etorri ta
biharamonian,
maiatzaren lehenengo
asteazkenian;
gure bildurra hala
jarri ginanian!
Poz gera honenbestez
libre geranian!

13
Guri begiratuta
atera kontuak,
hemen listotzen dira
ederki tontuak;
ekartzen diran indar
edo talentuak,
bajatzen ditu gure
mantenimentuak.

14
Diana jo ta lista,
ondoren zopia,
bera jan arte falta
sarritan pakia,
azkar ez dabilenai
trailazo golpia...
Hauxen da miserable
bizi izatia!

15
Bostetan lehenbiziko
mularen pentsua,
animali jenero
umil da mantsua;
gero bederatzitan
gure arrantxua:
patata, baba-zuri
eta garbantzua.

16
Arrantxu onduan du
linpieza jotzen,
orduan kuadrara
gaituzte bajatzen;
egunero honela
gerade jarduntzen;
mularik ez badegu
zaldia garbitzen.

17
Kintuaren bizitza
errukalgarria,
errebista daukagu
ikaragarria:
jaboia ta betuna,
jostorratz ta haria,
justu ez daduzkanak
istilu gorria.

18
Mendean daukatena
jotzen dute pozik
nahi izan arren ezin
kontestatu hitzik;
bilatzen badigute
zikinaren antzik,
ez digute lagatzen
bizkarreko hotzik.

19
Kulpa handirik gabe
hartutzen ditugu,
odolak mehetutzeko
zerbait behar degu;
planta ederrekuak
jarriko gera gu,
urte asko honela
pasatzen badegu.

20
Lapurretan jendea
ari da ikasitzen,
bestien ejenploan
diogu segitzen;
era onian ezer
bada ikusitzen
pekatu egin bildurrez
etzaio utzitzen.

21
Gure bizimoduaz
erruki zaitezte,
harro baginan ere
bajatu gaituzte;
igualtsu gabiltza
igande ta aste:
mingainez alegre ta
bihotzetik triste

22
Gezur gabe joan zaigu
indarren erdia,
bihotzian tristura,
kolore berdia,
gainera ikasten degu
zenbait pikardia...
Jesus, izazu gutzaz
miserikordia!

23
Kontsuelo edo pozik
ez daukagu hemen,
Maria Santisima
kupi zaitez arren;
paraje hontatik libra
gaitzatzu lehenbailehen,
hala gerta dedila,
biba Jesus, amen!

24
Agur, nere senide,
aita eta ama,
pariente eta lagunak,
adios, herri dana;
nahi nuke etortzia
noizbait zuengana,
hau da Estrada gaztiak
desio duana.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak