Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Urolaldeko Bertso Zaharrak »  12. Santa Eskean

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

12. Santa Eskean

Txapel



1
Mutil gazteak alkar hartuta
hementxe gera atian,
etxe hontara etorri gera
guztizko borondatian;
ezertxo ere ez degu esan nahi
lagun-hurkuan kaltian,
danakikua ondo kunplitzen
ia saiatu gaitian.

2
Erretirua noiz ez dakigu,
hasera degu goizian,
gure aurreko aitonak ere
holaxe ibili ohi zian;
geure ustetan ez gera hasi
hain modu aldrebesian,
ohitura zaharra alperrikan da
inor ibili ezian.

3
Gaur goizetikan Santa Ageda
guk hartu degu laguntzat,
eguna ondo pasatutzeko
komeni dana guretzat.

9
Nagusi jauna, zugana nator
satisfazio osuan,
honi're zerbait esan be'iogu
etorri geran kasuan;
haserrikan baterik gabe,
hain modu kuriosuan,
gurekin ondo portatzen bada
jakingo dute auzuan.

10
Orain zugana abiatu naiz,
exeko-andre kuttuna,
kuadrila bat badago hemen
zu asko maite zaituna.

11
Aurretikan jakinda geunden
ematzailia zerala,
ia gurekin portatzen zeran
lehen askorekin bezela.

12
Denbora luze samar dijua
laister nahi nuke abia,
limosna hori emate ezkeroz
ointxe dezute garaia.

13
Lehenago ere honelakuak
pasako ziran prankotan,
nik horrenbeste ez nun kantauko
debalde izatekotan.

14
Gure bertsuak entzuten hoiek
barrendik daude gustora,
ez gera etorri abildadiak
debalde erakustera.

15
Eskerrik asko limosnagatik,
orain hemendik baguaz,
beste batean hobetuago
kantauko degu menturaz.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak