Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Urolaldeko Bertso Zaharrak »  09. Santa Ageda bezperan

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

09. Santa Ageda bezperan

Zubeltzu



Zubeltzu-k Santa Ageda bezperan botatako koplak ditugu hauek:

1
Dios te salbe, Abe, Maria,
Jainkuak gabon diela,
endredatzera etorri gera
lotxo goxuan daudela.

2
Jesukristoren etsaiak ziran
Pilatos eta Herodes,
lehendabizitik galdetzen diet
lutorik daukan edo ez.

3
Altuan dago Errenteria,
altuagoan Oiartzun,
ia ba nere mutil maitiak,
altu ta berdin erantzun.

4
Etxe hontako nagusi jaunak
izena dauka Aaron,
orain bertatik eskeintze'izuet
Jainkuak dizuela gabon.

5
Hortik aurrera pentsatu beza
gauza hoiek nola leizkian,
lehengo kostunbre zaharrian gatoz
ate ondora eskian.

6
Segurantzirik ez daukat baina
hala egin det juzkua:
lehendabizitik kopla dezagun
etxeko maiorazkua.

7
Azkena hemen izan ginala
pasa degu urtebete,
ta harrezkero, famili fina,
zer moduz bizi zerate?

8
Lotsaturikan bihar genduke
famili danen aurrian,
baina etorri gera eskera
lehengo kostunbre zaharrian.

9
Kuadrila honek gaur pentsatu du
neronekin etortia,
t'azaldu bedi, etxeko onak,
dezuten borondatia.

10
Mutil-gaztiak hemen ai zaizkit
arraio eta karajo,
arren, ekarri al badezute,
libra erdi bat tabako.

11
Meindi gainian pareta onduan,
haiziak dabil almitza,
ingurutako maiorazkuak
zure ondoren dabiltza.

12
Gazte maitia, bildurrik gabe,
etorri zaitez atera,
nobiorikan falta badezu
nik hemen badet aukera.

13
Behin mokadua egin ezkero
Sagarra dago mutxikin
Oingo mutilak hitz egite'ue
Baina kariņo gutxikin.

14
Gaur Itziarren izandu gera
ta Debara behera jaitsi
igaz ere izan ginaden baina
aurten'e hemen gera Patxi.

15
Gaur bukatua izango degu
hemen genduen tratua,
hurrengo artean agur ein'biet,
famili bedeinkatua.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak