Sokin-ek ardi-txabola bat egin zuen Izarraitzen, baina agudo jo omen zuen lurra. Handik egun batzuetara, Juan Mari Atanorekin topo egin zuen, eta hau bota zion honek:
Sokin horrek egin du
pareta harrua,
ederki ikusten zan
kanpotik barrua;
harri eskasa eta
falta morterua,
horregatik izan du
azken agurua.
Eta Sokin-ek erantzun:
Hori guztia ez da
Sokinen kulpia,
atxurra ta palarra
eta paletia,
morterorikan gabe
egin paretia
nola nahi zenduten ba
zutik egotia?