Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Urolaldeko Bertso Zaharrak »  08. Pareta arrua

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

08. Pareta arrua

Joan Mari Atano eta Sokin



Sokin-ek ardi-txabola bat egin zuen Izarraitzen, baina agudo jo omen zuen lurra. Handik egun batzuetara, Juan Mari Atanorekin topo egin zuen, eta hau bota zion honek:

Sokin horrek egin du
pareta harrua,
ederki ikusten zan
kanpotik barrua;
harri eskasa eta
falta morterua,
horregatik izan du
azken agurua.

Eta Sokin-ek erantzun:

Hori guztia ez da
Sokinen kulpia,
atxurra ta palarra
eta paletia,
morterorikan gabe
egin paretia
nola nahi zenduten ba
zutik egotia?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak