Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Urolaldeko Bertso Zaharrak »  07. Kortazar eta Uztarri

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

07. Kortazar eta Uztarri Zizurkilen



Lezoko jaietara abiatu omen ziren Kortazar eta Uztarri, eta bidean, Zizurkildik pasatu behar zutenez, Otaņotarren baserri aurrean, Errekalden, gelditu eta han hasi omen ziren bertsotan:

Kortazar ta Uztarri
elkarren lagunak,
gaztetatikan gera
oso ezagunak;
orain nola diraden
Lezoko egunak,
gu gera etortzea
pentsatu degunak,
lagundutzen badigu
Jesukristo Jaunak.

Bizkarrian txamarra,
eskuan makila,
Santa Kruz bezperakin
gatoz Zizurkila,
lagun bat badet hemen
kantari abila
apropos erten degu
kontrario bila,
hortako danik bada
azaldu dedila.

Eta Errekalde zaharrak:

Kortazar ta Uztarri
honera etorrita
asko alegratzen naiz
zuek ikusita,
andrea ta umeak
etxean utzita
zer pentsatzen dezute
horrela hasita?
Gauza horri ez nago
ondo iritzita!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak