Beste batean, berriz, Otsolarre-k ehiztari batzuk gonbidatu zituen baserrira, erbiak han inguruan soberan zeudela esanez. Hasi dira ehiztariak jo eta fuego erbia jaso nahiz, eta halako batean atera dute erbia behetik gora; tiroka hasi, baina alferrik, erbiak alde egin du. Otsolarre, berriz, pareta baten gainean dena ikusten zegoenez, gure ehiztariek galdetzen diote: Diego, erbia nora joan da? Eta Otsolarre-k pareta gainetik:
Egi bat esango det
nagoen lekutik,
erbia aurrian da
txakurrak atzetik;
zazpi tiro tira ta
hala ere zutik,
mendian gora hankak
azkar jaso zetik.