1
Itziarren gu mutilzahar asko
bizi gerade sozio,
zahartze denbora pasatutzeko
andre on bana desio,
Amabirjinai eiten dizkagu
makina bat orazio,
ta gure ordes esposatu da
Olanoko Inazio.
2
Etxe aurreko maiorazkua
apal eta suabia
orain artian ondo pasia
bere gazte denboria,
iruditurik esposatzia
zuala askoz hobia,
bere andretzat aukeratu du
Uztapideko Maria.
3
Neskatxa gazte askok zedukan,
horrekin borondatia,
harritutzen naiz orain artian
ezkongai hau egotia,
Uztapidetik ekarri ditu
andria eta dotia
iruditzen zait izan duela
nik hainbateko zoria.
4
Orain artian beti izan da
oso leiala ta piņa,
mesede eder eta ugari
mundu honetan egina
auzoko mutil gaztiak ere
maite zutela, jakina,
hoiek guztiak bota zioten
bosna duroko propina.
5
Zubeltzu zaharrak asmatu ditu
berak ahal duan bezela
ezkontza hori, seguru dakit,
Arruan izandu zala,
bere lagunak esaten dute
ondo portatu dirala,
urte askuan gure Jainkuak
pakian izan ditzala.