Behin batean, Zumarragan parranda koskor bat bota eta gero, honela aritu ziren.
Otsolarre-k
Hermano, ze esatea nuan
goguan har ezak;
gizona galdutzen dik
erretiroik ezak;
gu eskarmentatutzen
ez gaituk errezak,
majo batuak dituk
bideko lokatzak.
Eta Muno-k erantzun:
Zumarragatik ez da
bide erosue,
pixka bat edan eta
begitan lausue;
hargatik eskatzen dizut
sututa lastue,
hermano, etzera beti
gaur bezin txintxue.