Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko abuztuek 1,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Loiolarik ez balitz »  Biltoki berri bat

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Biltoki berri bat

ALAIGARRI izan oi zaio beti, asmoren bat bete edo elbururen batera iritxi naiean dabillenari, bere asmo edo elburu oietxek darabizkianaren berri izatea. Ainbat alaigarrigo, berez alaitasuna dariotenean.

Eta Azpeiti izan da igandean euskaltzaleontzat, poz izpiak banatu dituan illargi betea. Aspaldi ontan dirditsu dakusgun bazkun gaztearen argitasuna bildu, ta euskeraren gau illuna urratu du eranegun Azpeitik. Bejondeizutela, azpeitiarrak!, Aitzolek esan zizuten bezela.

*Agerkaiak zioten garairako urbildu zan jendea Parrokiko Zine Aretora. Gu iritxi giñanerako Barrena jaunak itzaurrea bukatua zuan; eta Eizagirre, Madrid*’en aldun izana, bere itzaldiari asteko gertu arkitu genun.

EIZAGIRRE
Entzuleak agurtu ondoren, “Azpeiti, Euskalerriaren mami-mamia izanik, —dio— ¿zer dala ta gatoz onera euskeraren alde itz egitera? ¿Ez ote litzake egokiago erdel kutsuz jotako ainbeste erritara juatea?

Gaurko galbidea, euskera bete-betean egiten zanean ereindako azitik datorrela adieraziaz, euskera erabiltzea ez dala naikoa, esaten die azpeitiarrai, zergatik egiten dan eta egiteak zer dakarren jakitea naitaezkoa izanik.

*Euskera darabilgunak bi zatitan banatzen gaitu: besterik ez dakitenak eta besterik jakin arren euskeraz egin nai degunok. Aiek euskera noiz nai galdu lezateke, besteok ez degu beñere galduko*. “Jakiteak (kulturak) gaizkatu bear du euskera”.

Erri baten berextasunik egizkoena izkuntza izanik, izkuntza galtzen duan erriak, itxura, gogo ta izate osoa galtzen ditu.

Etzagun ordea uste euskerak etsairik gogorrenak erbestekoak dituanik. Gu, geroni gera euskera-erailleak, euskera gerok nai degulako ilko da.

Ta au aitortu erazten dio, bein Erniotik beruntz mendi-erritxo batean gertatu zitzaionak. Aurtxo guziak ikastetxetik irten eta erdera gorrian ari zirala ikusi, ta maixuak orretara beartzen zituala entzun eta suturik maixuari bereak eta bost esateko asmoz zijuala, adiskide batekin topo egin omen zuan. “Motell, utzi akiok pakean maixuariesan omen zion adiskide arekmaixuak berez ez likek eraztunik erabiliko. Gurasoak berak eskatu ziotek ori”.

*Ona zergatik etorri bear degun Euskaltzaleak euskal errietara. Ta gure itzak entzun arren, erdel zale jarraitu nai duanak, ez beza beñere esan euskalduna danik*”. (Txalo asko izan zan).

AITZOL
Agur-itzak izan dira aurrenekoak.

Gudalburu batek burrukarako, ez ditu bear izaten, an aurrean, lenengo lerrotan su ta gar dabiltzan gudamutillak bakarrik: atzea gordea ezpadauka, gudamugaz atzetik laguntzallerik ezpadu, larri arkitu bear du bere burua geienean. Araba, Naparroako be aldea, Bizkai sartaldea ez dira gaur zoritxarrez euskal mugak. Gipuzkoan ere galbidean gaude: Donostin ez da kalean euskerarik entzuten, Tolosan oso gutxi, Irunen aspaldi galdu zan, Errenterin galtzen ari da. Azpeitiarrak, zuek laguntza bearrik ezpadezute beraz, zuen laguntza bearrean gaudela sinistu”.

Sartzen da gero izlaria edesti landa zear, eta txekoen, errumanitarren, irlandarren izkerak il zorian egon ondoren gaur indartsu arkitzetik itxaro-txingarra piztuaz, guk guziak aiek izan zituen laguntza gabe, geron kemen utsez egin bearko degula, esan digu.

“*Baña ez, gaizki diot, erantxi dio, Jaungoikoa lagun degu. Berak nai baitu euskerak burua jasotzea*”.

Euskera aula, motela iritxi zaigula... ¿Arritzekoa al da? —dio—. ¿Gerok ere erderaz egiteko errextasun aundiago ez degu ba? ¿Nola nai dezute landu gabeko izkera, hainbeste urteren buruan besteen mallan arkitzea? Mistralen lan aipagarria, maitasun aundiz edestu digu gero. Ta onek bere lan nagusia sortzeko, aurretik eta alboan bear izan zituan olerkari ta bertsolariak aitatzerakoan, eskutik bezelaConsistorio de Juegos FloralesetaEuskal Esnaleairasi ta eutsi zituztenak txalotzera ekarri gaitu. “Euskaltzaleakerriragotu nai izan dute ta aien lanen jarraizalle ta indartzalle bezela dabizkigu.

Irakurri ta idazten ikasteko ikastolatxo baten bearra adierazi die gero azpeitiarrai, elebitza ikastetxe guzitan sartu arte atsedenik ez artzeko eskatuaz.

Aurtengo asmo artean, “Euskal EgunaAzpeiti’*n egitekotan gerala azalduaz amaitu zuan bere itzaldi apaña.*

Txaloak kea zerioten.

ARRATSALDEAN
*Lauterditarako Udalak, gañerako euskal Udal guziai ikasbide egoki askoa emanik*, “Euskaltzaleak” *bazkunari eskeñi dion areto argi, alai, zabal egokia gañezka zegon. Eguartean baño jende gehiago batu zan (len esan dedan bezela goizetik asko zalarik); gazte jendea batez ere entzun naiaz, ikasi naiaz, txalo egiteko gogo biziz nabaitzen genun*.

*Eta izlariak ere elurra bezin txuria zan areto artako beroak sututa, len baño ere gartsuago ekin zioten. Madariaga jaunak biltoki berria onetzi ta Barrena jaunak ikerpena egin ondoren.*

ARRUE
Apaiz gazte langille onek, erritar artean itz egiteak eman zion poza azaldu, ta euskera aldez au edo ura esatea besteena berritzea besterik ez litzakela ta, “pelikulalabur batean bezelaxe bera ta gure maitasun gaia agertu nai izan zigun.

Maitaleak bere maitearen edertasuna apurka-apurka txetuta aztertuaz askoz ere atsegin aundiagoa nabaitu oi duan eran, jo batera ta jo bestera mitxeleta lorerik-lore bezela, hainbeste aldetatik entzuten zituan deiai ezin erantzunik bezela, errextasun aundiz eta euskera argiz jardun zitzaigun.

Zaarra da euskalduna, aginte aundia izana, aberatza, trebea. Zaarra, ¿nork ukatu? Aginteduna... ala zioten. Aberatza, naitaez bear. Trebea, non nai ikusi liteke.

Sinismen kontutan oker ibillia izango degu, bai noski (illargia agurtu oi zuten gure asabak); *baña* ¿nork ez digu esaten Sinismen Bakarrera erori ziranean lengo idazti zarrak erre zituztelako gugana idazti zarrik iritxi etzaigunik?

*A! Baña euskaldunaren indarra*, (¿nork menderatu du?), bere kemena (Amerika, Xabier, Loyola) *bere lanerako griña (garia mendian, olak an-emenka*).

Ta doai guzien gain, bai aundia, izkera arrigarri ori, euskera maitagarria sortu duan erriarena.

Irakurri, azpeitiarrak, euskera asko irakurri. Gazteak ekin, zarrak zuzendu ta Euskalerria gure erria dala aitortuaz, eldu guziok bere ezaugarririk berexienari”.

Amaika txalo entzun zuan Argiako zuzendari jatorrak.

EIZAGIRRE
Eguartean esandakoak berritu zituan. Euskaldunak Kortetara juatea bear-bearrekoa degula adieraziaz.

AITZOL
Azkoiti, Errexil, Zestua ta ingurutako gazteak ikusteak zemaion poza azaldu ondoren, izkerak erri bat mugatzen duala esan zigun.

Francis Jamesek omen zion Asparrenen:Ni prantzesa naiz eta prantzes erri batean nagon arren, estranjerin arkitzen det nire burua”. Euskerak esan erazitako egia.

Kataluny zear ibilli ta Euskalerrian txangotxo bat egin ondoren, madritar adikiskide batek onela itz egin omen zion bein Aitzol berari: “Euskalerria baziak. Euskera apurrik ez diat entzun. Izkeraz aztutzen dan erria amilbidean ziok”. Euskera ez entzuteak esan erazitako egia.

Aitzol sutzen da orduan eta “*Euskalerri aberatz eta erdeltzalea baiño txiroa naiago* —dioeuskaltzalea bada”.

Ta Barrena, Azpeitiar Euskaltzale taldeko lendakari jaunak, eskerrak eman eta euskeraren eskubide aldez Madrid’*año jo bear degula bi itzetan agurtuaz amaitu ziran Euskaltzale-Biltoki berriaren zabalkunde saioak*.

Amaia

Hemeroteka:

*El Día*, 1931-02-24.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak