Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Kontxu Odriozola »  Kontxuren sekretario pribatua

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Kontxuren sekretario pribatua

Azpeitiko lagunek eman zioten sorpresa bat, telebistara bertara joanda. 

Ez dakit sekretua den edo ez, baina Kontxuk badauka idazkari pribatu bat, berarentzat bakarrik. Gizon dotore bat, bibote sendoduna. Urteak eta urteak daramatza Kontxuren ondoan, haren asunto guztiak zaintzen, bideratzen, txukuntzen, eta aholkuak ematen. Berak utzi zizkidan hemerotekako dosierrak, Kontxuri telebistan egindako elkarrizketen bideoak, argazkiak, kurrikulumerako datuak, eman dizkioten sarien zerrenda, bidaietan bisitatu dituen munduko bazterren zerrenda...

Emakume hau ondo-ondo ezagutzen duela dirudi. Askotan ikusi omen dituzte elkarrekin, kontatu dit Donostiako kazetari lagun batek. Argazkietan ere, elkarrekin daude askotan, baita herrialde urrunetara egindako bidaietako argazkietan ere. Idazkariarekin ageri da Brasilen, Mexikon, Laosen, Parisen. Ez al da konfidantza gehiegi? Nor da Kontxuren idazkari partikularra?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak