Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 8,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Iraurgi Saskibaloi Elkartea. 25. urteurrena »  Talde lana, lan taldean egiten denean

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Iraurgitik jende asko pasatu da eta, gutxiago-gehiago, guztiek egin dute lan klubaren alde

Talde lana, lan taldean egiten denean

Batzuk jendaurrean gehiago azaltzen dira, eta badirudi haiek egiten dutela lanik gehien. Batzuetan hala izaten da. Beste batzuk ez dira horrenbeste azaltzen, baina haietako batzuk ezinbestekoak izaten dira. Iraurgin ere gertatu da hori, herrira begira lana egiten duen elkartea izanik. Bakoitzak daki norberak zer egin duen. Iraurgik dakiena da jende askok egin duela lan klubaren alde.

Eta horregatik bete ditu klub honek 25 urte. Aurreko lau ataletan Iraurgiren historia kontatu da, argazki eta guzti. Baina argazki horietan (horrenbeste) azaltzen ez den jendea ere ibili da lanean, gehiago edo gutxiago, hobeto edo okerrago, baina, azken batean, lanean. Eta herrigintzan ari den erakunde batentzat horrek balio du: talde lana, lan taldean egiteak. Bosgarren atal honetan hain agerikoak ez direnak ageri dira, baita une esanguratsu eta berezi batzuk ere.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak