Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko abuztuek 1,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Iraurgi Saskibaloi Elkartea. 25. urteurrena »  Kiroldegiko aroa: gozoa bezain larria

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

1990. hamarkadaren hasieran helburuak betetzera iritsi zen, baina gero desagertzear egon zen

Kiroldegiko aroa: gozoa bezain larria

Iraurgik 1990. hamarkadan aro berri bati hasiera eman zion: kiroldegien aroari; Azkoitiak eta Azpeitiak kiroldegia ireki berri zutelako. Esan daiteke Iraurgik bere sorreratik planteatu zituen helburuak mamituak zituela: hastapenetan, saskibaloian non jokatua ez zuen lagun taldea hark, gerora eskolarteko saskibaloia lantzeko erabakia hartu zuenak, urteetako lan jarraituaren ondorioz erakundeetatik zegokion erantzuna irabazia zuen. Kirol proiektua inoiz baino indartsuago zegoen; zortzi talde federatu izatera iritsi zen eta seniorrek Bigarren Mailan lau urte egin zituzten. Baina Iraurgiko sendikoak, bakanka, urruntzen hasiak ziren, bizitzako gora-beherak medio. Ondorioz, klubeko antolakuntza desegituratze aro batean amildu zen. Zuzendaritzako pisu handiena, dena ez esateagatik, Joseba Olazabal Txorrotxa-ren eskuetan utzi zen, eta Xubik kirol arloaren zama hartu zuen.

Behin 1997az geroztik, jokalariak zuzendaritzarik gabe aurrera egin beharrean aurkitu ziren; kluba, hastapeneko egoera berean zegoen. Iraurgik historiako unerik larrienak bizi ondoren, urte batzuk klubetik urrundutako zenbait itzuli egin ziren, beren bizitzan hain garrantzitsua izan den kirola euren haurrek gozatzeko parada izateko.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak