Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Iraurgi Saskibaloi Elkartea. 25. urteurrena »  Kiroldegiko aroa: gozoa bezain larria »  Azken arrastoak?

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Azken arrastoak?

Ontzia urperatzear zela zirudien: Xubik 2000. urtean bilera bat antolatu zuen, Iraurgiri pertsiana botatzera zihoazela esateko jendeari. Hamar urte atzerago taldea utzi zuten haiek jada guraso ziren, eta sendiko bete-beharrak zituzten. Baina Iraurgi ez zen desagertu.

Izan ere, Iraurgiren sortzaileetako haiek euren seme-alabei beraiei saskibaloiak eman ziena opa nahi zieten. Eta kluba desegiteko arriskutan zela ikusita, atzera berregituratzeari ekin beharrean zirela jabetu ziren.

Horrela Jose Miguel Etxaniz buru-belarri sartu zen klubeko gidaritzan: talde seniorren zuzentze lanak bere egiteaz gain, zuzendaritzako lemari ere heldu zion. Xubik beti bezala entrenatzaile lanetan jarraitu zuen, eta Josu Arregik ere bai. Iņaki Uria eta Xanti Pattana ere zuzendaritzako bileretara agertzen hasi ziren. Miguel Altolagirrek beti bezala zirauen: eskolarteko txapelketaren antolaketa zuzen ematen.

2000ko udan Josu Arozenak, Garikoitz Iparragirrek, Unaik eta Jon Juaristik Donostian monitore titulua atera zuten. Josu Arozenak eta Garikoitzek talde jubenila zeramaten, Jon Arozenak eta Igorrek kadeteak. Neskak Josu Txapaoren esku zeuden. Beste aro emankorrago baten hasiera zirudien, lana eginez gero.

Gurpilak beste bira bat eman zuela esan daiteke, eta berriz ere oinarri sendoarekin, atzera begiratu eta lortu den eskarmentuarekin, kluba behar bezala egituratzeko gai izango zela uste zuen Iraurgik. Berriro hasi zen zuzendaritza jarraitzaileak kiroldegira gerturatzeko moduak aztertzen, eskolarteko txapelketan gonbidapenak banatzen ziren, partiden atsedenaldian hiruko jaurtiketen txapelketa antolatzen hasi zen, babesleen kontua zaindu egin zen, bilerak eguneko ordena emanez egiten ziren...

Egoerari buelta eman zitzaion, berandu baino lehen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak