Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Iraurgi Saskibaloi Elkartea. 25. urteurrena »  Kiroldegiko aroa: gozoa bezain larria »  Zuk ere entrenatu

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Zuk ere entrenatu

Jokalariak beraiek edo jokalari izateari utzi berriak zirenak hasi ziren Iraurgiko taldeak entrenatzen. Hala, Jose Luis Legarda-ereņo, Aitor Goenaga Ormaetxe, Angel Sarasua, Iņigo Odriozola, Xanti Pattana, Ibon Oiarzabal, Jon Olaizola, Maixol Rezola edota Mailu Gurrutxaga ibili ziren entrenatzaile lanetan. Gehienak ere Xubik urte askotan gazteekin eginiko lanaren emaitzez baliatu ziren.

Gazteen artean teknika indibiduala egoki landutako jendea zetorren, eta denen artean Eņaut Aranbarri zen bereziki nabarmentzen zena. Lehen Donostiatik etortzen ziren jokalarien jitea zuen Eņautek: oso teknika landua, aparta, Iraurgin ohitutako talde-lan jokorako berekoiegia iruditzen baldin bazen ere. Beste jite bateko jokalaria zen Eņaut, desberdina. Xubik luzaroan entrenatua zuen bakarkako lanean. Berehala bota zioten begia Donostia eta Gasteiz aldeko klubek Eņauti, baina honek Ameriketako Estatu Batuetara egin zuen jauzia, eta azkeneko denboraldi hau ere hantxe egin du unibertsitate mailan jokatzen.

Entrenatzaile hasiberri dezente egon arren, Iraurgik seniorren entrenatzailea aurkitzeko zailtasunak zituen. Izan ere, ez zen erraza babes handirik ez zuen talde haren kargua hartzea. Entrenatzaile lanerako jartzen zenak beti zuen beste zeregin bat. Arazo handia zegoen taldea Bigarren Mailara igotzen zenean, Iraurgin titulu nazionala Xubik eta Josu Arregik baino ez dutelako.

1994-95 denboraldian Iraurgiko jokalari denak kiroldegiko abonua atera beharrean izan ziren. Lau urte ziren atera beharrik izan ez zutela. Aipatutako denboraldian, Udalak eskaera hori luzatu zion klubari, eta jokalarien artean hainbat tira-bira piztu baziren ere, azkenik jokalari guztiak bazkide egin ziren. Beraz, hasierako urte haietan bezala, saskibaloian jokatu nahi zuenak ordaindu beharra zuen; herrian ez zegoen bereizketarik Iraurgin federatuta egoteagatik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak