Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Iraurgi Saskibaloi Elkartea. 25. urteurrena »  Kiroldegiko aroa: gozoa bezain larria »  Hiru urte Bigarren Mailan

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Hiru urte Bigarren Mailan

Hurrengo denboraldirako diru-sarien kontuaz ahantziak ziren, eta kanpoko jokalarien zerbitzuak alde batera utziak. Luis Oyonok ere urte horretan utzi zuen taldea. Izarraitz Inmobiliaria zen babesle berria. Talde gazte-gaztearekin ekin zion txapelketari. Xubik dioenez, tontoak baino gehiago entrenatu omen ziren denboraldi hartan, eta berriz ere Bigarren Maila mantendu ahal izan zuten, azken zazpi partidu errenkan irabazi ondoren. Hura izan zen Pello Aizpururen azkeneko denboraldia. Pello Arizmendi, Sub’23koekin jokatzen hasi ondoren, berriro pasatu zen talde seniorrera. Orduan, kiroldegiko jarraitzaileen erantzuna berotu nahian, Gau Pasa txarangako kideak joan ziren partidetara.

Garai horretan gogoratu zen Xubi Tauko entrenatzaileak esandakoarekin. Izan ere, Xubik dena eman zuen saskibaloiarentzako urte haietan, askotan gehiegi. Talde politak osatu zituen, baina urtea joan eta urtea etorri oso nekeza gertatzen zen bloke bat bere horretan mantentzea, jokalariengan hainbat urtetan saskibaloian jokatzeko ilusioa mantentzea. Maila tekniko oneko jendea zegoen lehen taldean, hasieratik Xubin esanetara hasi zirenak saskibaloian eta kirol hau ulertzeko bere era ongi barneratua zutenak. Baina denboraldi amaierarekin bat, oso zaila izaten zen jokalari haiek taldera lotuta luzaroan mantentzea Xubik eskatzen zuen lan intentsitatearekin.

Hiru urtez jarraian Bigarren Mailan jokatu zuen talde seniorrak, eta 1992-93an maila galdu zuen; Baleta entrenatzaile gasteiztarrak hasi zuen denboraldia, baina Xubik hartu zuen taldearen gidaritza Gabonetarako, baina ezin izan zuten maila mantendu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak