Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Iraurgi Saskibaloi Elkartea. 25. urteurrena »  Azkenean, estalpean jokatzeko lekua »  Behin gorenera iristean...

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Behin gorenera iristean...

Urtebete egin zuen seniorren taldeak Bigarren Mailan. Ramon Aranburuk bete zituen entrenatzaile lanak. Ramonek ere asko eskaini zion taldeari. Urte luzeetan, Las Banderaseko neskekin gorengo mailako entrenatzailea izana zen, eta Bigarren Mailan entrenatzeko entrenatzaile titulua zuen. Ramonen ekarpena ez zen, ordea, bere prestakuntza eta eskarmentuarena soilik izan; Las Banderaseko babeslea lortu zuen taldearentzat, eta, bestetik, Converseren ekipamendu oso-osoa lotu zuen, oinetakoak barne; jokalariak txoratuta zeuden, haurrak zapata berriekin bezala, Converse zuri-gorriak probatzen.

Maila berriak zuen eskakizunari erantzuteko Goierritik Mikel fitxatu zen, eta Iraurgiko ezagun Josu Egiguren Metro bi ere bai. Baina Jose Miguel Etxanizek taldea utzi egin zuen, bizkarrean zituen arazoak zirela eta; taldearen jokalari giltzarria izan zenaren adioa ekipoak gogotik nabarmendu zuen.

Bigarren Mailako taldea egiteko, bi jokalarik kanpora geratu behar zuten. Entrenamenduak denek egin zituzten, baina azken orduan Natxo Etxaniz eta Pablo geratu ziren kanpoan; biak urte askotan Iraurgin jokatutakoak ziren, etxe-etxekoak, eta erabaki hark izan zuen ondorio desatseginik.

Denboraldi berean maila galdu zuen taldeak eta ikusleen erantzuna hozten hasi zen. Klubeko jende bat ere uzten joan zen: Pino, Jose Miguel, Uria, Iņaki Zubizarreta, Josu. Zuzendaritza Txorrotxaren esku geratu zen, Josuri gehiegi urruntzeko baimenik inoiz eman ez bazion ere

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak