Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Iraurgi Saskibaloi Elkartea. 25. urteurrena »  Azkenean, estalpean jokatzeko lekua »  Urrats bat gehiago

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Urrats bat gehiago

Talde seniorrak 1986-87 denboraldian beste arrakasta bat eskuratu zuen, Bigarren Mailara igotzea lortu baitzuen.

Lorpen hura, baina, ez zen kasualitatea. Urte asko zeramatzaten Iraurgiko jokalariek elkarrekin jokatzen. Ezinhobeto ezagutzen ziren, eta Jose Miguel Etxanizen saskibaloirako gaitasuna zen taldearen baliabiderik garrantzitsuena. Bigarren Mailarako txartela lortzeko, berriro Ordiziarekin lehiatu behar izan zuten.

Garaipen hartan zeresan handia izan zuen Luis Oyonoren ekarpenak; deusen trukean, Donos-tiatik astean bi aldiz etortzen zen entrenatzera eta hark ekartzen zituen Donostian ikasten zeuden Iraurgiko gazteak. Saskibaloiaga-tik zoratuta zegoen beste bat zen Luis, eta Iraurgin zegoen giroa oso gogokoa zuen.

Bestalde, gainera, Luis Oyonoren etorrera oso aberasgarria izan zen zenbait jokalarirentzat, harekin gaztelerazko praktikak egiteko aukera izan zutelako —ez da euskalduna Oyono—, eta Iraurgiko zenbaitzuen Gipuzkoa sakoneko kastellanoa zela eta, taldekideen artean makina bat une paregabe sortu ziren. Asier Oiarzabal Disdira eta Jose Luis Legarda-ereñorekin harreman estua izan zuen Oyonok hizkuntza kontuak zirela eta...

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak