Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Iraurgi Saskibaloi Elkartea. 25. urteurrena »  Azkenean, estalpean jokatzeko lekua

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Iraurgi Izarraitz frontoian jokatzen hasi zen, eta horrek garrantzi handia eduki zuen klubarentzat

Azkenean, estalpean jokatzeko lekua

Iraurgiko talde seniorra 1982-83 denboraldian Hirugarren Mailara igo zen, eta aro berri bati hasiera eman zion: aurrerantzean talde seniorreko jokalariak entrenamendura kaleko arropekin joan ahalko ziren, poltsan entrenatzeko arropak, toalla, xaboia eta txankletak zituztela, entrenatu ondoren etxetik kanpo dutxatzeko.

Hirugarren Mailan jokatzeko beharrezkoa zen estalitako jolastoki bat izatea. Oraindik ez zegoen kiroldegirik ez Azpeitian, ez Azkoitian. Egia esan, sasoi hartan oso herri gutxi ziren kiroldegia zutenak; hirian beste kontu bat zen. Baina euskaldunok saskibaloia moldatua genuen hemengo kirol ohituretara, hainbat herritan frontoietan jokatzen zelako; beharrak eskatuta, ez inolako helburu antropologikoengatik. Iraurgikoentzat estalitako jolas-eremu bat izateko aukera argiena Izarraitz frontoian jokatzea zen; aurretik eginak ziren han jokatzeko eskariak, baina jabego pribatukoa izanik, beti ezezkoa jaso izan zen.

Bistakoa zen Iraurgiren proiektua sendoa zena, eta, gainera, gero eta jende gehiago mugitzen zuen. Miguel Angel Zendoia Azpeitiko Udaleko kirol zinegotziak ireki zizkion Iraurgiri Izarraitzeko ateak, eta erabakigarria izan zen hark Iraurgirengan agertu zuen konfiantza. Azkenik, lortu zen talde seniorrak frontoian entrenatu eta jokatzeko baimena. Egia esan, urte batzuk geroago Azpeitiko Kiroldegian jokatzeak baino ilusio handiagoa sortu zuen horrek. Atzean geratu ziren, ikuslerik gabe, esku izoztuak berotzeko ahal zen lekuan sartzen zireneko garaiak... Hala ere, talde seniorrak ez beste ekipo guztiek sabairik gabe jarraitzen zuten, eta hori oztopo nabarmena zen hasiera-hasieratik maila tekniko egokia lortzeko.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak