Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 20,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Iraurgi Saskibaloi Elkartea. 25. urteurrena »  Eskolarteko txapelketatik Hirugarren Mailara »  Ikastolako neskak garaile

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Ikastolako neskak garaile

Ikastolako neskak alebin mailan Euskadiko txapeldun geratu ziren, orduan ere Pello Aizpuru zela entrenatzaile. Nesken saskibaloiak Urola bailaran lortu zuen lehen txapelketa zen. Hamabi-hamahiru urteko neskek pare bat urte zeramatzaten entrenatzen eta han zen Mailu Gurrutxaga, gerora urte luzeetan Iraurgiko jokalaririk onenetakoa izan zena.

Urte haietan Iraurgiko jokalariek saskibaloia nola bizi zuten ikusteko Pello Aizpururen adibidea adierazgarria da: seniorretan jokatzen zuen, eta gero juniorrak eta ikastolako haurrak entrenatzen zituen. Horrez gain, zuzendaritzako bileretara joan behar izaten zuen. Antzekoa zen Iņaki Uriaren kasua: ikasketak utzi eta aitaren lantokian hasi zen lanean, makina bat lan ordu galtzen zituen federaziora bueltaka, kartelen kontuak zirela...; etxeko autoaz baliatzen zenez, entrenatzen zituen nesken taldearen partiduetara asteburuero joateaz gain, seniorretako bidaiak egiten zituen, jokalaria baitzen; eta horri larunbat goizak eskolartekoentzako izaten zituela kontuan izanik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak