Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 20,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Iraurgi Saskibaloi Elkartea. 25. urteurrena »  Iritziak »  Luis Oyono

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Luis Oyono (Iraurgi saskibaloi taldeko jokalari ohia)

Klub erromantikoa

Luis Oyono

 

Iraurgira iritsi nintzenean pentsatzen nuen jende itxiarekin topatuko nintzela, baina oker nengoen, egundoko giroa aurkitu nuelako. Eta horregatik egon nintzen azkenean urte batzuetan Iraurgin. Aurretik Askatuakekin gorengo mailan jokatuta nengoen, baina niretzat ez zen behera egitea Iraurgi bezalako talde txiki batera etortzea. Izan ere, saskibaloia gustatu egiten zitzaidalako erabaki nuen jokatzen segitzea, eta, gainera, hemen zegoen giroarekin, oso erraza zitzaidan segitzea. Azken batean, klub erromantikoa zen Iraurgi, familia bat bezalakoa, kantxan ez ezik, kalean ere elkarrekin ibiltzen zelako bertako jendea, eta frontoian jokatzeak berak ere bazuelako xarmarik. Gaur, oro har, galduta dago erromantizismo hori, eta pena da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak