Joseba Olazabal (Iraurgi Saskibaloi Elkarteko kide eta lehendakari ohia)
Herriaren laguntza
Joseba Olazabal
Puntakoa ez den klub batentzat zaila da diru laguntzak aurkitzea, eta Iraurgik bere bideari ekin zionean are zailagoa zen. Izan ere, artean Azpeitian eta Azkoitian ia futbola baino ez zen praktikatzen, futbola zen ia kirol bakarra, baina saskibaloikook ere bagenbiltzan zerbaiten eta dirua behar genuean, eta, jakina, bertako enpresetara, komertzioetara, tabernetara... jo genuen. Normala zen bezala, askok eta askok kasik ez zekiten zer zen saskibaloia, baina, hala ere, haien laguntza jaso genuen, eta jasotzen segitzen dugu. Inoiz saskibaloia usaindu gabeko jendea ere hasi zen gurekin batera lanean, eta horrek guztiak gauzak erraztu egin dizkigu. Beraz, Iraurgiren zuzendaritzaren aldetik guztiei gure eskerrik beroenak.
|