Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 20,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Iraurgi Saskibaloi Elkartea. 25. urteurrena »  Iritziak »  Jose Miguel Etxaniz

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Jose Miguel Etxaniz (Iraurgi saskibaloi taldeko jokalari ohia)

Aurrena kanpora

Jose Miguel Etxaniz

 

Neu izan nintzen Iraurgitik beste klub batera joan zen aurreneko jokalaria; lehendabizi Bilbora, Aguilas taldera, Josu Arregiren bitartez, eta gero Donos-tiara, Askatuakera eta Juvenera. Oso gazterik irten nuen Iraurgitik, eta alde horretatik handia izan zen aldaketa. Baina baita klub haietako antolaketa aldetik ere, izen handiko klubak zirelako eta Iraurgi, aldiz, sortu berria. Pezetarik ez nuen kobratzen, garai hartan puntako saskibaloian ez zegoelako dirurik, baina, tira, ikasketak eta pisua ordaintzen zizkidaten, eta hainbestean gustura. Dena den, soldadutza egin, pixka bat berriz ere Askatuaken jokatu, eta Azpeitira itzuli nintzen, Iraurgira, herrian lana aurkitu nuelako, eta Iraurgiko giroa ere oso berezia zelako eta giro hori estimatzen delako.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak