Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Azpeitia »  Ziber-artxiboa: liburuak... »  Liburuak »  Patxi Altuna »  5. kapitulua

 AZPEITIA

 ORRI HAU...

 

Loiolara, etxe aldera

 

Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean Euskal Filologiako ikasketen azken urtea izan zen 2000-2001 ikasturtea. Hastapenetan tinko aritu zen Patxi, eta hainbat neke eta poz sorrarazi zizkion ikasketekin batera erretiratzea erabaki zuen.

Ez zen erraza izan erabaki hura hartzea; are gehiago, mingarria izan zen Patxirentzat irakaskuntza uztea, epe luze eta gogoangarri baten bukaera baitzen hura.

EUTGko mugetatik haratago ia ezagutu ez zuen Donostia utzi, eta 2001eko uztailean, berriro hain maitea duen Loiolara itzuli zen. 73 urteko Patxi guztiz inoiz utzi ez duen Azpeitira berriro.

Euskal Filologiako azken ikasleak ziren haien azterketak zuzendu, ipintzea hain zail egin izan zitzaion notak jarri eta ia berrogei urtetan bildu zituen hainbat eta hainbat liburu, paper eta bestelakoak hartuta etorri zen Loiolara.

1945ean Loiolan Eliz ikasketak hasi zituen Patxi apaizgai gaztetxo hark, ez zuen berehalakoan pentsatuko, ezta amesten ausartuko ere, nolako gizona itzuliko zen Loiolara, ohore guztiekin erretiratzera. Hots, irakaskuntzatik erretiratzera —ez berehalakoan euskalgintzatik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak